Añanako Eskualdea

Gesaltza

Datuak:
Azalera: 21,9 Km²
Altuera: 531 m.
Populazioa(INE 2008): 176 hab.
Populazio guneak:
Atiaga eta Gesaltza.
Ezagutu gehiago gure webgunean

Gesaltzaren historia gatzaren historiarena da. Izan ere, gatza oso ongailu eta kontserbatzaile garrantzitsua izan zen denbora askoan, eta haren inguruan garatu zen herria Erdi Aroan. Ur gaziko iturriak eta gatzaren jarduera jada 822. urtetik dago dokumentatua, hain zuzen, arabiarrek 865ean Gesaltza okupatu baino urte batzuk lehentxeago.

Alfontso I. Borrokalaria-k 1.126an orain dagoen lekuan jendeztatzea agindu zuen, eta horrenbestez Arabako hiribildu zaharrena da. Alfontso VI.ak 1.140an eman zion forua. Ekonomia izaerako forua zen, eta horrek gatzaren ekoizpena eta merkatua bultzatu zituen, eta Gesaltza penintsulako iparraldeko hiri gutiziatuenetariko bihurtu.

Gatzagak dira paisaiaren ezaugarri. Egurrezko zutabeen eta harrizko hesien gaineko plataforma soilak dira, taldeetan banatuak. Horietako bakoitzak biltegi (terrazo) bat edo bi ditu, ateratako gatza gordetzeko. Muera ibaiko urak lurrunduta ateratzen da gatza. Lurraren desnibelaz baliatzen dira ibaiko urak gatzagetara bideratzeko.

Gatz Harana Monumentu deklaratzeak, Arabako Foru Aldundia, Ondare Historiko-Arkitektonikoaren Zerbitzuaren bidez, hainbat ekintza burutzera bultzatu zuen haranak gatzaren inguruko jarduera utzi zuenetik bizi zuen hondatze prozesuari buelta emateko beharrezkoak ziren baldintzak sortu eta haren berreskurapen osoari ekiteko asmoz horretarako diseinatutako Plan Zuzentzailearen bidez.Ozpinatarren jauregia gaur egun Erdi Aroko kutsuko hotela da. Herrandarren jauregia, La Carrera kalearen goialdean agindu zena, XVII. mendean eginarazitako estilo barrokoaren adierazgarri da.



© Añanako kuadrilla | Ohar Legala |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: anana@cuadrilladeanana.es