Añanako Eskualdea

Añanako Kuadrilla

Imagen: Escudo de añana

Añanako Kuadrilla Arabako zazpi koadriletako bat da. 693,2 km² eta 8.283 biztanle ditu.

Arabako koadrilak erakunde modernoak dira, eta historiako tradizioekin batera, eskualdeetako eta haien biztanleen beharrizanak administratzen eta asetzen dituzte. Añanako Kuadrilla ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu.

Ondo bereizitako bi paisaia ikusteko aukera izango duzu: Batetik, Mendebaldeko Ibarrak (eskualde horretan daude koadrila honetako herririk gehienak); eta, bestetik, Lautada (hor dago Oka Iruña).

Klimaz denaz bezainbatean, iparraldetik Bizkaiko Golkoko itsasoak eragiten digu, eta hegoaldetik Mediterraneo itsasoak. Beraz, barrualdeko kantabriartzat definituko dugu gure klima. Orografia ere berezia da, elkarrekin lotzen ez diren haranak baitaude.

Arabarrok, batez ere, nekazaritzatik, abeltzaintzatik eta basogintzatik bizi gara. Hala ere, azkenaldian industria ere garapen tresna garrantzitsu Kontuan hartzen hasi da, eta gure potentzial turistikoaren sustapenari ekin zaio.

mapa Kuadrillako mapa (pdf)

Hauek dira Añanako Kuadrillako udalerriak:
    
© Añanako kuadrilla | Ohar Legala |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: anana@cuadrilladeanana.es