Añanako Eskualdea - Cuadrilla de Añana

Iruña Oka

Bolem Bainuetxea (Oka Iruña)
Bolem Bainuetxea (Oka Iruña)
Iruña Okako Eliza
Iruña Okako Eliza
Latsarria (Villodas)
Latsarria (Villodas)
Zubi erromatarra (Villodas)
Zubi erromatarra (Villodas)
Trespuentes
Trespuentes
Iruña-beleidaren Opiduma
Iruña-beleidaren Opiduma
Lorategi Botanikoa (Oka Iruña)
Lorategi Botanikoa (Oka Iruña)
Iruña - Veleia
Iruña - Veleia
Bolem Bainuetxea (Oka Iruña) Iruña Okako Eliza Latsarria (Villodas) Zubi erromatarra (Villodas) Trespuentes Iruña-beleidaren Opiduma Lorategi Botanikoa (Oka Iruña) Iruña - Veleia
Datuak:
Azalera: 53,2 Km²
Altuera: 594 m.
Populazioa(INE 2008): 2.783 hab.
Populazio guneak:
Langraiz Oka, Mandaita, Olabarri, Trasponte eta Biloda.
Ezagutu gehiago gure webgunean

Langraiz Oka Orgaz kondearen jaurerrikoa izan zen , eta XIX. mendera arte haren dorre edo gotorleku izan zen.

Herria asko hedatu bada ere, oraindik baditu zenbait eraikuntza interesgarri, konparazio batera, Andre Mariaren eliza, jatorrizko eraikinaren hondar erromanikoren batzuk dituena. Atzealdean abside erromanikoa du, leihate eder batekin.

Herriaren kanpoaldean menesestarren eskola dago. Ur termalen iturria du, eta bainuetxe zaharrerako erabiltzen zuten.

Inguruetan paseatzeko eta naturaz gozatzeko lekuak daude, besteak beste, Escobillon. Berdegune zabala da, eta gaztelu zahar baten hondarrak bisitatzeko aukera izango dugu.

Trasponten Zadorra zeharkatzen duen zubia da udalerriko eraikinik enblematikoenetarikoa, erdi puntuko hamahiru arkurekin. Handik hurbil Iruñako-Veleia oppidum-a dago, Astorga eta Bordele lotzen zituen galtzadako barruti hesitu garrantzitsua. Dirudienez, Burdin Aroan herrigune izan zen, eta mende batzuk geroago erromatarrek Iruña populatua eraiki zuten haren gainean.

Biloda herrigune txikian erromatarren garaiko beste zubi bat dago, hamar begikoa, baina ez du jatorriko itxura gordetzen. Iruña zaharrarekin lotzen zen. Bilodako eraikin nabarmenen artean, aipatzekoa da San Kristobal eliza, XVI. mendekoa.



© Añanako kuadrilla | Ohar Legala |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (ARABA) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: anana@cuadrilladeanana.es