Lantaron
Egungo udalerria 1978an eratu zen, Bergonda eta Saratsu udalerriak batu zirenean. Komunioi herrigunean San Kornelioren eta San Ziprianoren eliza nabarmentzen da, estilo erromanikoko leihatearekin. Iturriestarian, Erdi Aroko bi dorreak gailentzen dira. Handienak (Orgaztarren dorrea) multzo paregabea egiten du jauregi atxikiarekin eta gotorlekuaren hondarrekin batera. XV. mendearen amaieran edo XVI.aren hasieran eraiki zuten, eta gaur egun Micaela Portilla Eskola Lantegia dago han. Bigarrena Kondestablearen dorrea da, eta Solorzanotarrena izan zen. Bergonda Omecillo ibaiaren ertzean dago, eta haren gainean zubi eder bat, batzuen ustez erromatarren garaikoa. Bere aldetik, elkarrengandik hurbil dauden bi auzok osatzen dute Sobron. Ebro ibaiaren ondokoak kirol instalazioak abenturazkoak, adibidez zubi tibetarrak, Saint ball, kayak... eta kanpaleku zabalak ditu. Hemendik gutxira Sobrongo Uraren Museoa inauguratuko da. Paisaia malkartsua du, ibaiertzean haitz handiekin. Leziñana eta Molinilla artean La Mina-ko trikuharria dago, Arabako monumentu megalitiko garrantzitsuenetarikoa. Saratsun ere aurkitu zuten beste trikuharri bat, hain zuzen ere, Lastra-koa. |