Añanako Kuadrillaren egoitzaRivabellosan (Erribera Beitian) kokaturik dago.
Añanako Kuadrilla Arabaren hego-mendebaldean kokaturik dago, herrialdearen hiriburua den Vitoria-Gasteiztik kilometro gutxira.
Mendebaldetik Burgos-eko probintziarekin ukitzen du eta ekialdetik Trebiñuko Konderriarekin eta komunikazioei dagokienez A-68 autopistak eta A-1 autobideak bat egiten dute gure lurraldean.
693.2 km2 dauzka azaleran eta 8.020 biztanleko populazioa erdi kantauriarra erdi mediterraneoa den klimarekin.
Eskualdearen ekonomia laborantzan oinarritutakoa da baina komunikazio egokiak eta Vitoria-Gasteiz eta Miranda de Ebro hiriak hurbil direla eta industri sektore indartsua suspertu dute nekazaritza bigarren maila batean utziz.
Hona hemen udalerriak haien populazio guneekin. Aukeratu kontsultatu nahi duzuna: