Añanako Eskualdea

Agenda 21 Añana

Añanako Eskualdean eta Kuadrila osotzen duten 10 udalerrietan, TA21eko egitasmo bati ekitean, ekintza eta plan berriak ezartzeko aukera garrantzitsuak ekarriko dizkigula uste dugu. Biztanleak eta tokiko erakundeak beharrezkoak diruditen plangintzetan garapen jasangarriaren irizpideak sartzeko aukera ezin hobea izango da.

Tokiko Agenda 21eko fase orokorrak hurrengo hauek dira:Logotipo agenda 21

a) Biztanle, ordezkari politikoen eta udal teknikarien motibazioa edo fase aurreoperazionala.
b) Prozezuaren plangintza.
c) Lurraldearen ingurugiro, giza eta ekonomi arloetako diagnostikoaren prestakunza.
d) Tokiko Agenda 21aren helburuak finkatzea eta Tokiko Ekintza Plana eratzea: Plan hau, Ildo Estrategikoak alde batetik eta ezarri nahi diren programa edo ekintzak biltzen dituen dokumentua da.
e) Tokiko Ekintza Planaren Ezarpena eta Segimendua.

 

Agenda 21 Local de Añana

Garapen jasangarriaren aldeko apostuari jarraiki, Eusko Jaurlaritzaren Ingurugiro sailak IHOBErekin batera, Araban Eskualde mailako Agenda 21eko proiektu baten hasiera sustatu nahi dute (Udaltalde 21).

Añanako Kuadrilak, 2000garren urtean 2000 - 2003 urtetarako programa operatibo bat onartu zuen. Programa honen barruan, ingurugiro atalean eskualde osorako Tokiko Agenda 21eko proiektu bati hasiera ematea erabaki zen.

Kuadrilan, Tokiko Agenda 21eko proiektu hau sustatu nahi da:

  • Eskualde osorako estrategia amankomuna ezarriz.
  • Kuadrilak bere gain dituen konpetentzietan garapen jasangarria bultzatuz.
  • Tokiko Agenda propioa izan nahi duten udalerriei laguntza eskainiz.

Tokiko Agenda 21aren garapena prozezu ireki eta kreatiboa da. Udalerri bakoitzak bere estrategia propioa ezarri dezake, baina orokorrean hauek dira bete beharreko puntu nagusienak:

  • Lurraldearen hasierako egoera ezagutu eta aztertu, ingurua Lekuko Sistema Integratu bat bezala konsideratuz (hau da, gizarte, ekonomia eta ingurugiroaren aldagaiak bateratzen dituen sistema bat).
  • Udalerriaren geroa nola nahi dugun izatea planifikatu, horretarako helburu eta ildo estrategiko batzuetan oinarritu behar garelarik.
  • Udalerrirako Plangintza Estruktural bat landu, aurrera eraman nahi diren ekintza guztiak biltzen dituena.
  • Prozezu osoan zehar biztanlegoaren partaidetza sustatu behar da.
  • Tokiko Agendaren garapena aldiro ebaluatu.

Tokiko Agenda 21 baten funtsezko FASE orokorrak hauexek dira, Web horrialde honen beste ataletan, fase hauen ezaugarriak sakonago azaltzen direlarik:

 

Motibazioa

Fase garrantzitsu bat da, hurrengo fase eta helburuen arrakasta, hasieratik biztanlego eta agintariengan lortutako motibazioaren arabera izan daitekeelako. Fase honen helburu nagusiena, Kuadrila eta eskualdea osotzen duten udalerrien garapen jasangarriaren aldeko konpromezua lortzea da, konpromezu hau dokumentu baten sinadurarekin gauzatu daitekelarik. Fase hau Añanako Kuadrilan jadanik hasi da.

 

Plangintza

Etapa honetan, Añanako Udalerri eta Kuadrilaren Tokiko Agenda 21aren prozezu propio eta bereziaren proiektua diseinatu behar da, beharrezkoak diren udal-mekanismoak ezarriz.

 

Ingurugiro, ekonomia eta gizartearen hasierako diagnostikoa

Fase honetan, gure udalerrien egoera ezagutzeko aztertze lanak hasiko dira. Lurraldearen ahulezi, sendotasun, arrisku eta aukerak mahaiaren gainean jarri behar dira, Aurreko fasetan hasi den partaidetza garrantzi handia du atal honetan ere.

 

Helburuak eta Tokiko Ekintza Plana (TEP)

Behin diagnostikoa prestatu delarik, hasierako diagnostiko hau oinarritzat harturik, TEPren helburuak eta Ildo Estrategikoak landu behar dira. Helburu hauek ekintza konkretuetan gauzatzen dira, ekintza hauen multzoa Añanako TEP izango delarik.

 

Ezarpena eta jarraipena

TEPean azaltzen diren ekintzak ezartzen direnean, hauen arrakasta eta balioa ebaluatu behar da, hurrengo Ekintza Planetan hobekuntzak eta aldaketak sartzeko.

Añanako Tokiko Agenda 21a, epe luzeko prozezu bat da: ekintzen edo programa desberdinen ezarpenarekin bukatzen ez dena. Kuadrilaren egoera aldiro ebaluatu behar da, jasangarritasunaren helburuak lortzen ari garen ala ez ikusteko.


© Añanako kuadrilla | Ohar Legala |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: anana@cuadrilladeanana.es