Añanako Eskualdea

Agenda 21 Añana

Logotipo agenda 21Udalerrietako egoera ezagutzeko egin behar diren ikerketak fase honetan hasten dira. Gaur egun, garapen ekonomikoa neurri handi batean baliabide naturalen erabileran oinarrituta dago. Udalerrietan egin behar den hasierako diagnostikoaren helburua maila ekonomikoa, gizarte arloa edo ingurugiroan egon daitezkeen hutsuneak antzematzea da, hala nola aspektu positiboak ere.

Hiri eta herri bakoitzak "erlazio sistema" bat osatzen du, non inguru zehatz batetan indar eragileak elkartzen dira (sektore ekonomikoak eta biztanleria) ingurugiroan presioak eragiteko (lurraldearen erabilera, baliobideen konsumoa, hondakinak...) egoera jakin bat sortaraziz eta zuzendu beharreko inpaktuak ere sortuz.

(Europako Ingurugiro Agentzia)

Añanako Kuadrilako 10 udalerriek osatzen duten "sistema integratuaren" ingurugiro giza eta ekonomiaren aldagaien egoera ezagutu nahi da.

Fase honen HELBURUA, hasierako egoera ezagutzea da, Kuadrilaren presioak eta inpaktuak, lurraldearen aukerak, arriskuak, ahuleziak eta sendotasunak, ahal den modu zabalagoan, orain arte ezarritako politikak aztertuz (eta baita beste erakundeek ezarritakoak ere, udalerrietan eragina baldin badute: Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiarenak adibidez).

Aurreko diseinu-fasean erabakiko dira zein atal eta aldagai aztertuko diren Adibide gisa, normalean TA21eko prozezuetan ikertzen diren ATALAK hauexek dira:

AtalakZerikusia duten aldagaiak
Ingurugiro sektore nagusiak
  • Uraren zikloa
  • Hondakinak
  • Kutsadura atmosferikoa eta zarata
  • Energia
  • Garraioa eta mugikortasuna
  • Arrisku naturalak , kutsatuta egon litezkeen guneak
Ingurumena: Bioaniztasuna
  • Natur guneak
  • Espezien anistasuna
  • Paisaia
Lurraldearen Erabilera
  • Lurraren erabilera
  • Tokiko sistema urbanistikoa
Tokiko Ekonomia
  • Tokiko ekonomia eta udal kudeaketa
  • Enplegua eta lan-istripuak
  • Sektore ekonomiko desberdinen egoera
Oinarrizko Zerbitzuak
  • Etxebizitza
  • Osasuna
  • Hizkuntza
  • Sektore ekonomiko desberdinen egoera
Giza-Integrazioa eta Bizi-Kalitatea
  • Gizarearen onzizatea
  • Partaidetza
  • Bizi- kalitatea
  • Segurtasuna eta bizikidetza
Jasangarritasun Globala
  • Arrasto ekologikoa
  • Kooperazioa eta sentsibilizazioa

Tokiko Agenda 21eko egitasmo guztietan ikusten diren giza, ingurugiro eta ekonomi atalak berdintsuak izan arren, udalerri edo "sistema" bakoitzean aldagaien garrantzia aldatzen da.

Diagnostikoaren fase honetan, partaidetza-planari hasiera eman behar zaio Foro baten eraketarekin. Web horrialde honetan, Zure Partaidetza sailean, foro honen ezaugarriak eta funtzioak deskribatuko dira. Partaidetza prozezuaren hasiera-hasieratik sustatzen den arren, hemendik aurrera foroaren aldizkako batzarreak modu sistematikoagoan antolatuko dira.

Añanako Diagnostikoaren emaitzak web horrialde honetan aurkeztuko dira. Kuadrilaren boletina edo gida baten bitartez, internet-rik ez dutenentzat ere ezagutaraziko dira emaitzak: hasierako diagnostikoa, foroaren, inkesten eta elkarrizketa ezberdinen ekarpenak, eta diagnostikoaren dokumentu finala.
© Añanako kuadrilla | Ohar Legala |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: anana@cuadrilladeanana.es