Añanako Eskualdea

Agenda 21 Añana

Logotipo agenda 21Ekintzen ezarpena eta hauen segimendua

Fase honetan, Tokiko Ekintza Planean erabakitako ekintzak martxan jartzen hasiko gara, eta aldi berean ezartzen den ekintza bakoitzaren segimendua egin beharko da, TEParen ezarpena bere osotasunean ere ebaluatuko delarik. Planeatutako programa eta ekintzen segimendua egiteko banan banan aztertuko dira ekintza bakoitzarekin zerikusia duten aspektuak: sentsibilizazio kanpaina, erantzukizuna, eta abar.

TEPan aukezten den ekintza bakoitzaren segimendua egiteko, teknikari eta sektore ezbedinen ordezkariekin elkarrizketak presta daitezke, baina batez ere, bereziki prestatutako adierazleak erabiliko dira.

Web horrialde honen PROIEKTUAK atalean, TA21arekin zerikusia duten egitasmo ezberdinak aurkeztuko dira. Aurreko faseak landu behar dira proiektuak gauzatzen hasi baino lehen. Aurreko faseak burutzeko bi urte edo pasa daitezke, beraz proiektuak edo lanak, ikerketak eta abar) ezagutarazteko oraindik denbora dexente falta da. Beraz, TEP adosteko oraindik itxaron behar dugun arren, gure inguruko Udalerriak jadanik hasi dira jasangarritasunaren alde lan egiten, eta hauen lana aurkeztuko dugu sail honetan.

 

Añanako TA21aren segimendu orokorra: jasangarritasunaren eboluzioa

Epe luzera, TEParen segimendu orokorra egitea beharrezkoa da. Añanako Udalerrien joera nagusia (jasangarritasunerantz goazen ala ez ikusteko), udal kudeaketaren hobekuntza eta biztanlegoaren partaidetza ere ebaluatu beharreko gaiak izango dira.

Jasangarritasunaren joera antzemateko, hasierako diagnostikoa eta zeinbat urte geroago egindako diagnostikoa parekatu daitezke. Euskal Autonomi Erkidego osorako ikertzen diren adierazleen bidez ere ikertu daiteke joera hau, Kuadrilaren joera EAEaren barruan zein den ikusteko aukera izan dezakegularik.

 

Adierazleak

Ekintza Planen segimedua eta kontrola, jasangarritasun-adierazleen bidez egitea ezinbestekoa da arrakasta ebaluatzeko. Adierazleek aukera emango digute ondoren egingo den Ekintza Planean egokitzapenak eta hobekuntzak egiteko.

Eusko Jaurlaritzaren web horrialdetan guztion eskura daude, azken urteotan EAEaren mailarako proposatu diren adierazleen balioak. Adierazle hauen bidez, Euskadin jasangarritasuna lortzeko zeintzu diren gairik garrantzitsuenak antzeman daiteke.

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: anana@cuadrilladeanana.es