Añanako Eskualdea

Agenda 21 Añana

Logotipo agenda 21Biztanleek lehen bait lehen proeiktuaren berezitazunak ezagun ditzaten, oso garrantzitsua da, baita jasangarritasunarekin zerikusia duten gaiekin sentikor izatea ere.

Gobernu taldea, gure kasuan parte hartzen duten Udalbatza guztiak,eta Kuadrilaren Batzarrea ere, motibatuta egon behan dira, erakunde hauek Tokiko Agendaren proiektua berea egin ditzaten. Agendaren arrakastarako, ahal den jende gehiena egitasmoarekin bat etortzea garrantzi handia du. Kontutan izan behar da, jasangarritasunaren alde lan egiten hasten garenerako Udalen kudeaketa ereduak aldatu beharko direla neurri handi batean, eta aldaketa hau erronka zaila izango da, baldin eta teknikari guztiak, udalbatzarreen ordezkari politikoak eta orokorrean biztanle guztiak ez badaude motibatuta eredu zaharrak aldatzeko. Baliteke erabakitako zenbait ekintza herritarren gustokoak ez izatea noizbehinka, nahiz eta jasangarritasunaren ildotik bideratuak egon. Horegatik hain garrantzitsua da hasierako motibazio lana.

Añanako Kuadrilaren web horrialde ofizialean, erantsitako honako eranskin hau, biztanlegoa hezitzeko prestatu diren ekintzetako bat da.

Aurreko fase honen HELBURUAK hauek dira:

  • Udaleen garapena jasangarritasun irizpideetara moldatu behar dela maila politikoan onartu.
  • Tokiko Agenda 21ren edukia eta ondorioak ordezkari politikoei ezagutarazi
  • Hasiera hasieratik Kuadrilaren biztanleei proiektuari buruz informazioa eman eta herritarrak egitasmoaren partaide direla senti arazi.

Martxan jarri diren EKINTZAK hauek dira:

  • Tokiko Agenda 21ari buruzko INFORMAZIO GIDA txiki baten diseinua eta inprimaketa. Dokumentu simple bat prestatu da, non TA21aren oinarrizko kontzeptuak azaltzen dira. Gida honen bidez herritarrengana estraineko aldiz hurbiltzen gara eta guztion partaidetza eskatzeko aukera izanik, galdera sorta txiki bat erantsi da gida barruan, Kuadrilaren ahulezi, arrisku, sendotasun eta aukereei buruzko herritarren iritzia jasotzeko. Kuadrilako etxebizitza guztietara bidali da, erroldatuta dauden biztanleei, erroldatuta egon gabe bertan bici diren biztanleei eta bigarren etxebizitza Añanan dutenei ere gida hau hel dakien.
  • Kuadrilaren WEB HORRIALDEAN honako ERANSKIN hau prestatu da.
  • INFORMAZIO PUNTU MUGIKOR (IPM) bat martxan jarri da. Megafoniarekin eta TA21eko logotipoarekin apaindutako furgoneta bat prestatu da Kuadrila osoan hilabete batez ibiltzeko, bertako herri guztietara heltzeko helburuarekin. Kuadrilaren zabalera hain handia izanik eta biztanlegoa oso sakabanatuta dagoenez, garrantzitsua deritzogu etxeetan gida jaso ondoren, kuadrilako herri gustietatik pasatzea, TA21ari buruz informazioa emateko, herritarrak bete dituzten inkestak jasotzeko, eta aldi berean proiektu hanek sortarazten dituen kezkak edo zalantzak zeintzu diren jakiteko. Kontuan izan behar da jende askok ez dituela inkestak betetzen, zaila iruditzen zaielako edo inkestarik bete ez dutelako nahi.
  • Kuadrilako 10 udalerietan eta Añanako Kuadrilaren Egoitzan bertan ere, POSTONTZI bana jarri dira, Kuadrila eta bere biztanleen arteko komunikazioa bideratzeko. Web horrialde honetan ere, e-mail moduko postontzia dago, iritziak, galderak eta iradokizunak Elder Ingurugiro Elkartean jaso eta erantzun ahal izateko.
  • Udalerrietako eta Kuadrilaren ordezkarientzat LAN SAIOAK antolatu dira. Motibazio-fase honetan, prestatu diren lan-saioak, Tokiko Agenda 21ari nola eman hasiera jorratu dute. Egitasmo honen fase orokorrak azaldu dira eta biztanlegoa eta sektore desberdinen partaidetzaren garrantzia azpimarratu da. Udal proiektuak baiesten diren ohizko moduan, eta TA21a egitasmoaren prozeduraren artean diferentzia handia dago, batez ere partaidetzari esparru handia eman behar zaiolako. Dena den, seguraski udalerri guztietan ezagutuko dute proiekturen onespenerako partaidetza eta sektore sberdinen arteko adostasuna berebizikoak izan diren adibideren bat edo beste. Lan-saio hauetan Garapen Jasangarritasunaren oinarrizko kontzeptual eta zenbait dokumentu interesgarri azaltzeaz gain, iritis eta ikuspuntu ezberdinen hartu-emana sustatu nahi izan da. Politikariek aurreratu ditzakete zeintzu diren beraien ustetan TA21erako garrantzi handien duten aldagaiak (adibidez PAC delakoa, biztanleen zahartzea eta abar...)
  • Añanako 10 udalerrietako eta Kuadrilako teknikariei zuzendutako LAN SAIOAK, Tokiko Agendari buruzko informazioa zabaltzeko eta Udaletxetako langileak motibatzeko antolatu dira. Lan-saio hauetan, jorratu diren gaiak, ordezkari politikoentzat antolatutako lan-saioetan landu diren berberak dira. Agendaren prestakuntzan partaidetzaren garrantzia azpimarrratu behar da. Bestaldetik, udaleetako langileak jakin behar dute eratzen diren txosten edo akordio guztiak herritar orori ezagutarazi behar direla. TA21aren aspektu hau izan daiteke praktikan jartzeko zailena, Agenda 21a ez delako udal egitasmo bat besterik ez, baizik eta aldi berean herritarra den proiektua delako.

    Beharrezkoa den partaidetzaz gain, azpimarratu beharreko beste gai batzuk hauek dira: Udaletxeko eta eskualdeko gaiak bere osotasunean ikusi behar direla, onartzen diren ekintzen eragin ekonomikoak, eta baina ingurumenean eta gizartean jasotzen diren eraginak ere aztertuz.

Hasierako inkesta honen emaitzak, kezkak, iradokuzunak eta abar, hala nola ondorio orkorrak, web horrialde honetan azalduko dira martxotik aurrera, motibazio-fasea bukatzen denerako.

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: anana@cuadrilladeanana.es