Añanako Eskualdea

Agenda 21 Añana

Logotipo agenda 21Diagnostikoaren emaitzak ezagutzen direlarik (hau da lurraldearen ahuleziak, sendotasunak, arriskuak eta aukerak), beharrezkoa da Kuadrilaren Udalerrien Jasangarritasunaren aldeko Ekintzen Plangintza egitea. Aukeratutako ekintzak, aurretik zehaztutako helburu eta ildo estratégico batzuetan oinarrituta egon behar dira, aldi berean helburu hauek diagnostikoak mahaigaineratzen dituen erronkei erantzuna eman behar diotelarik.

Tokiko ekintza Plana, Añanako Kuadrila eta bere udalerrietako proiektu eta ekintzen programa da, eta udaleak tokiko jasangarritasunera abia daitezen prestatzen da. Plan honen helburu nagusiak, Ildo Estrategiko direlakoak dira. Ildo Estrategiko bakoitzarentzat xehetasun handiago duten helburuak prestatu behar dira. Helburu zehatzago hauek programetan isladatzen dira, programa bakoitzerako ekintza multzo bat antolatzen delarik.

 

HELBURUAK ETA ILDO ESTRATEGIKOAK

Añanako Eskualdearen Diagnostikoaren behin betiko dokumentua onartu ondoren, Kuadrilak TA21aren helburu orokorrak eta ildo estrategikoak biltzen dituen proposamen bat eratuko du.

Helburuak biltzen dituen proposamen honen inguruan, berriro ere, Udalerri guztietako ordezkari politikoak eta Kuadrilaren Batzerreak ados jarri behar dira. Partaidetza Foroak ere zeresana izango du fase honetan, azkenean adosten den dokumentua ahal den gende gehienak ezagutu eta onartu ditzaten.

 

TOKIKO EKINTZA PLANA

Fase honetan, Kuadrilan eta Udalerrietan gauzatu behar diren ekintzak aukeratu eta zehaztu behar dira.

Dokumentu hau eratzeko aholkularitza empresa baten laguntza izaten ohi da, beti ere eztabaida politikoaren eta biztanle-partaidetzaren iradokizunak eta proposamenak kontutan izan behar direlarik.

Proposatu daitezkeen ekintzen GAIAK era askotarikoak dira:

Alderdi estrukturalei buruzko ekintzak. Adibideak:
  • Lurraldearen Antolakuntza eta Kudeaketa: lurraren erabilera motak, lurralde Planeamendua eta Urbanismoa.
  • Ez baimendutako aktibitateen kontrola; eraikinak, baratzeak, hondakinen baztertzea, eta abar.
  • Zabortegiak leheneratzeko plana.
  • Hirigintzan energia-eraginkortasuna sustatu.
  • Urbanizazio berrietan, aldez aurretik ur hornidura, energia beharrak eta hondakinen bilketa planifikatu.
  • Jasangarritasun irizpideak sartu udalerrien lurzoruaren kudeaketan.
  • Natur sistemak, eta natur guneetan garatutako ekintzak.
  • Basoen hobekuntza sustatu.
  • Ibai ertzetako basoen leheneratzea.
  • Aktibitate ekonomikoen eragina baliabideetan eta ingurumenean.
  • Udalerrietan, lanen esleipepak, ustiatzeko baimenen kontsezioak edo jarduera baimenak eman ondoren, aktibitate hauen segimendua egiteko eta kontrolerako mekanismoak ezarri.
  • Industrialdeetan ingurugiro kudeaketarako sistemen ezarpena sustatu.
  • Neurri agroanbiental direlakoak bultzatu.
  • Biztanleen higikortasuna
  • Garraiobide publikoen erabilera sustatu.
  • Ingurugiro hezkuntzarekiko ekintzak:
  • Hezkuntza proiektuetan alderdi jasangarriak sartu.
  • Sentsibilizazio kanpainak ezarri.
Ingurugiro alderdi eta baliabideen erabilpenari buruzko ekintzak:
  • Uraren fluxua:Iturrien mantenimendua.
  • Hondakin uren arazketa sistemak ezarri eta hobetzeko plana.
  • Ur tarifak, erabilera eta konsumoaren arabera egokitu.
  • Hondakinen fluxua:
  • Sortzaile handietan hondakin organikoen bilketa selektiborako programa ezartzea.
  • Etxeetan kompost egiteko sistemak ezagutarazi eta sustatu.
  • Energiaren fluxua:
  • Udal zerbitzuetan energi berriztagarriak sartu.
  • Energi berriztagarriak sustatzeko programa.

 

Ekintza MOTA desberdinak planeatu daitezke:

Erainkuntza Lanak eta Egitasmoak
  • Lanen gauzatzea
  • Proiektu ejekutiboak
  • Estudio teknikoak
Plan eta Programak
  • Plan sektorialak eta hirigintza planak
  • Zaintza eta kontrolak ezartzeko programak
  • Agente ekonomiko eta sozialei zuzendutako kanpainak
Tresna Juridiko, Ekonomiko eta Antolaketa Tresnak
  • Zerbitzu berrien ezarpena
  • Ekintza juridikoak

 

Tokiko ekintza Planean sartzen den Ekintza edo Programa bakoitzerako hurrengo taulan agertzen diren datuekin FITXA bat osatu behar da

Ekintzaren tituloa eta deskribapena
Ekintzaren zergaitia, hau da, nola laguntzen duen ekintza bakoitza udalerriaren jasangarritasunari
Ekintzarekin lortu nahi diren helburuak zehaztu, ahal denean zenbatu daitezkeen aldagaiekin lotuta egon behar direlarik
Zerikusia duten lege eta norbatibak
Ekintza mota (ikusi aurreko taula)
Lehentasun maila
Ekintza gauzatzeko epea eta kronograma
Ekintzaren iraupena
Ekintzarekin zerikusia duten Erakundeak
Finantziazio - iturriak
Erantzunkizuna
Beste ekintzeekin izan daitezkeen harremanak


Gerora, TA21aren prozezua aurrera doalarik, web horrialde honetan azalduko dira eratu diren proposamentan eta behin-behiniko dokumentuak.
Helburu eta ildo estrategikoen lehendabiziko proposamenaForoaren ekarpena eta herritarren iritziakEztabaida politikoaren konklusioakAñanako Kuadrilaren TA21aren helburuak eta Ildo Estrategikoak
© Añanako kuadrilla | Ohar Legala |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: anana@cuadrilladeanana.es