Añanako Eskualdea

Agenda 21 Añana

Logotipo agenda 21Tokiko Agenda21aren lehendabiziko urratsa plangintza dela esan daiteke. Fase hau Udalerriek Aalborg-eko gutuna eta TA21a sustatzeko eta elkarrekin lan egiteko Kuadrilako Udaleen arteko hitzarmen baten sinadurarekin hasten da. Añanako Kuadrilak egitasmo amankomun honi hasiera eman aurretik, Lantaron eta Gobiako Udaleek beraien TA21eko proiektuei ekin diote, eta jadanik sinatu dute Aalborg-eko gutuna. Gutunaren sinadurarekin Udal garapenerako eta garapen jasangarrirako udalerrietako konpromezuaren berrespena egiten da eta aldi berean, udalerriak Europako herri eta hiri jasangarrien mugimenduaren kide egiten dira.

Fase honen zehar Añanako Tokiko Agenda 21aren prozezu espezifikoa diseinatuko da. Prozezu hau orokorrean azaltzen diren faseetara moldatuko da (planifikazioa - diagnostikoa - helburuak eta Tokiko Ekintza Plana - ezarpena eta segimendua), baina kuadrilaren eta bere 10 udalerrien berezitasunak kontutan hartuko direlarik.

Fase honetan, garatuko diren etapen kronograma eta sakonera zehaztu behar da. Tartean dauden eragileak eta bakoitzaren zeregina finkatuko dira, eta azkenik, egitasmoa aurrera eramateko dagoen presupuestoa zehaztu beharko da.

Kuadrilaren eta 10 udaleek arteko aginpide eta eginkizunen banaketa jorratu beharreko gai garrantzitsua da. Añanako Kuadrilaren TA21aren ezaugarriak medio direla, Kuadrilan jasangarritasunari buruzko komisio bat eratzea erabaki daiteke. Planifikazio edo diseinu-fase honetan partaidetza foroa antolatzen hasi gaitezke.

Fase honen emaitzak web horrialde honetan azalduko dira, emaitza hauek gauzatzen diren neurrian: Aalborg-eko Gutunaren sinadura, TA21ari buruzko komisioaren eraketa, erabakitzen den lan-plangintza eta abar. Emaitza hauek web horrialdearen bidez edo Kuadrilaren boletinaren bitartez ezagutaraziko dira.

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: anana@cuadrilladeanana.es