Añanako Eskualdea

Zure parte hartzea

Logotipo agenda 21 Tokiko Agenda 21eko proiektu honen fase desberdinetan, Añanako biztanleen iritziak, kezkak eta ardurak kontutan hartzea ezinbestekoa da. Tokiko Agenda 21a herritarrentzat proiektu hurbila izan dadin, eta Kuadrilako biztanle guztiak Agenda 21aren parte sentiarazteko, beharrezkoa da prozezuari eta zerikusia duten ekintza guztiei buruz informazioa ematea.

Biztanleen partaidetzak, lurraldearen agente ekonomikoak, erakundeak, biztanlego osoa eta gizartearekin zerikusia duten elkarte orok barne hartzen ditu. Partaidetzari esker posible da:

  • Hasierako diagnostikoa prestatzen denean, zeresana duten sektoreengandik informazio zuzena jasotzea.
  • Biztanleen ikuspuntua eta iritziak kontutan hartu, kuadrilako udaleen arazo garrantzitsuenak aztertzen direnean.
  • Arazo larriei aurre egiteko prestatzen diren konponbideak hausnartzen direnean, herritarren eta sektore ezberdinen iritzia kontutan hartzea.
  • Guztiok arazoen konponketan partaidetza izatea.
  • Erakunde eta biztanlegoaren arteko harremanak eta elkarrizketak sakondu, erabakiak hartzen direnean, bide demokratikoak bultzatuz.

Añanako kuadrilak, iritziak eta galderak jasotzeko web horrialde honetan postontzia prestatu du. Bestaldetik, Kuadrilaren 10 udaletxetan bestehainbat postontzi jarri dira, internet-rik ez dutenei parte hartzeko bide ematearren.

Tokiko Agenda 21eko prozezuari hasiera emanten diogunean, inkesta sakonagoak egingo ditugu eta baita bere lanagatik edo lurraldearekiko duten ezagupenagatik zeresan berezia izan ditzaketen pertsonei elkarrizketak antolatuko dira.

Biztanleengandik informazioa etengabe jasotzeko balio duten postontziez gain, generalean Tokiko Agenda 21eko egitasmoetan, FORO direlako biltzarrak antolatzen ohi dira, partaidetza sutatzeko asmotan. Foroak 50 eta 100 bitarteko partaide izaten duten batzarreak dirta. Biltzarre hauetan parte hartzen duten pertsonak Kuadrilaren sektore ekonomiko desberdinen ordezkari izango lirateke (elkarteak, nekazariak, enpresariak, etxekoandreak eta abar).

Gobiako udalean, TA21 prozezuari hasiera eman diotelarik, jadanik badabil partaidetza foroa eta bitan bildu dira 55 pertsona baino gehiago udalaren teknikariekin batera. Lehendabiziko biltzarrean, bost taldetan banaturik, foroaren kideak udalaren arazo garrantzitsuei buruz hitzegin zuten eta baita euren herrien alde onei buruz ere. Jorratutako gaiak, biztanlegoa, ekonomia, gizartea, zerbitzuak eta ingurugiroa izan ziren. Bigarren biltzarrean, lehendabiziko biltzarrean aukeratutako gaiak sakondu ziren. Oraingoan foroaren kideak 4 mahaietan banandu ziren, mahai bakoitzean gai bat landu zelarik: bizlanlegoa, ekonomia, gizarte eta zerbitzuak, eta ingurugiroa. Bigarren biltzarre honen ondoren, mahai bakoitzean erabaki amankomuna hartu zen arazo larriena eta bigarren mailako arazoak bereizten zirelarik. Arazo hauei aurre egiteko, iradokizunak eta konponbideak aurreratu ziren.

Tokiko Agenda 21aren planifikazio fasean, Añanako kuadrila nola antolatuko duen FORO hau erabakiko da (biltzarreak, jorratuko diren gaiak, kideak, eta abar). Kuadrilan gaur egun jadanik martxan dauden A21eko foroen eta proiektuen koordinazioa, ondo antolatu beharreko aspektua izango da.

Añanako Kuadrilan partaidetza foroa antolatzen denean, horren inguruko informazio guztia web horrialde honetan eskeiniko da; kideak, antolaketa, batzarreen emaitzak... "Agenda Egunetik Egunera" sailean ere foroarekiko berri nagusienak azalduko dira.

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: anana@cuadrilladeanana.es