Añanako Eskualdea

Orgaztarren Jauregi-Dorrearen birgaitzea

Orgaztarren Dorrearen Historia  

Prestakuntza prozesuan zehar ikasleek birgaitze lanak burutzen dituzte armatzeko arotza, igeltserotza eta hargintza tekniketan trebatuz eta erabiliz, beti ere begiraleen kontrolpean eta DFA.

Proiektua burutzeko erabilitako metodologia dorrearen ezagutza sakonean oinarritzen da, bai egungo eraikitze errealitatearen ikuspegitik zein dorrearen ezagutza arkeologiko eta historikoaren aldetik.

EHUko arkeologia sailak egindako aurretiko lanetatik abiatu da, lehenengo hegaldi fotogrametikoari buruzkoa eta ondoren eraikinen irakurketa estratigrafikoari buruzkoa.

Hegaldi fotogrametrikoa oinarri bihurtu da hiru dimentsioko eredua sortu ahal izateko eta hartan oinarriturik egungo egoeraren planoak garatu ahal izan dira, bai oin-planoa zein altxaera eta sekzio planoak.

Irakurketa estratigrafikoa eraikinaren eraikitze unitate ezberdinen burutze ordena ezagutzeko balio izan du.

Zenbait prospekzio arkeologiko burutu dira aurretiaz zehaztutako lekuetan zalantza gehien eragiten zuten dorrearen aldeen ezagutzan sakondu nahian.

Proiektua burutu baino lehen hainbat bisitaldi burutu da obrara, tokian bertan eraikina konplexutasun osoarekin ezagutzeko.

Burutze proiektu hau garatu deneko egitura, kanpoko itxiera eta komunikazio guneak hartzen dituen fase osoaren oinarrizko proiektua garatu da.

Jauregia eta arma patioa banatzen zituen logia berreraikiko da, barneko bi murruetan oraindik mantentzen diren pilastratan oinarrituz, muturretako arkuen abiapuntuak direnak, eta eraikinaren alde ezberdinetan agertu diren pieza ezberdinetan oinarrituz, logiaren aztarna gutxieneko egiantzarekin berreraikitzea ahalbidetu dutenak hain zuzen ere.

Interbentzio irizpideak alde bi ditu: lehena oraindik zutik dauden, edo erorita egonik, eraikinaren parteen berreraikitze leiala egiteko datu nahiko ematen dituzten parteen berreraikitze leiala egitea da. Berreraikitze leiala, askatasunez proiektatuz, dagoen eraikinarekiko errespetutik abiatuz eta haren parteak ezabatu edo distortsio itzulezinak eragitea saihestuz; baina edozein kasutan berreraikitze historizistarik eta nahasgarririk ekarriko ez dituzten material, forma eta teknologiak erabiliz eraikina noiz birgaitu den argi utziz.

Dorrearen bilbadurari dagokionez datu nahiko dago forjatuen egituraren inguruan, estalkiarena kenduta. Kanpo eskaileraren marraketaren inguruko datu nahiko ere badago, ez ordea barneko eskailerarena, haren marraketaren aztarna gutxi gelditu baita.

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: anana@cuadrilladeanana.es