Añanako Eskualdea

Erribera Goitia

Viloria
Viloria
Pintoko iturria
Pintoko iturria
Artaza
Artaza
Gure aberastasuna
Gure aberastasuna
Indaba Nabarraren Feria
Indaba Nabarraren Feria
Tuyoko Pikota
Tuyoko Pikota
Viloria Pintoko iturria Artaza Gure aberastasuna Indaba Nabarraren Feria Tuyoko Pikota
Datuak:
Azalera: 119,8 Km²
Altuera: 549 m.
Populazioa(INE 2008): 705 hab.
Populazio guneak:
Antezana, Anuzita, Arbigano, Arreo, Artatza, Barboa, Basquiñuelas, Kaizedo Goikoa, Gaztelu, Haizkoeta, Hereña, Lasierra, Leziñana Oka, Morillas, Laniuri, Urbilana, Padul, Pobes, San Migel, Subilana Morillas, Tuiu, Biloria, Bezanauri, Villaluenga eta Villambrosa.
Ezagutu gehiago gure webgunean

X. mendekoak dira Erribera Goitiko herriei buruzko lehenengo aipamenak, hain zuzen, Donemiliaga Kukulako Reja de San Millán deritzon dokumentukoak. Historian garrantzizko gune estrategikoa izan da, menpean baitzituen Gaztelatik itsasorako bideak: Baia ibaitik Nerbioi ibaira, eta Lacozmontetik Enkartazioetara doazen bideak, alegia. Gasteizko bide erabilienetariko batean zegoenez, Erdi Aroan kokagune gutiziatua izan zen defentsarako, bereziki dorretxeak eta gezileihoak jarri, eta bideak zelatatu eta bere joan-etorria kontrolatzeko. Historiako une horretako arkitektura ondarea gelditzen zaigu, orduko garrantziaren erakusgarri.

Pobes, udalerriko hiriburua, merkataritza zentro eta herrietako biztanleen bilgune da. Pobesko Jasokundearen elizak antzinako Carasta herritik ekarritako portada ederra du.

Subilana inguruetan Gobaederra kobazuloa dago, Techako lurretan. Leizezuloari «belar luzeena» izena ere ematen zaio, eta arkeologia hondarrak aurkitu dituzte han.

Barboan XIV. eta XV. mendeetan eraikitako dorre bat dago, hiru solairukoa. Gaur egun nekazalturismoko ostatu da.

Leziñana Okak oraindik Erdi Aroko defentsarako egiturak mantentzen ditu. Etxe gotortuak daude herriko harresian, eta herriko sarreran nabarmentzen da Formerio Salazarrena izan zen etxea.

Anuzitan atseden hartzeko eta lasai egoteko txoko ezin hobea dago eliza inguruan, ibaiertzeko landa batean.

Arkamo bezalako mendilerro zuhaiztsuan berezko ezkutaleku ugari dago. Gainera ganadu asko dagoenez, ohikoa izan da otsoak egotea. Hain zuzen, otso asko zegoelako sortu zen Barboako otsotegia duela 200 urte baino gehiago "Barrongo Otsotegia" eraiki zen otsoen kopuru handia aterpetzeko. Otsotegiak mendian egiten diren eraikin handiak dira. Lubanarro batean elkartzen diren bi hormek osatzen dute batez ere. Harriekin eraiki ohi zuten guztia, kareore gabe. Harri handiagoekin hegal bat egin ohi zuten otsoek ez saltatzeko. Otsoak harrapatzeko uxaldi handiak egiten zituzten. Otsoa erasotzen zuten otsotegian sartzeko, lubanarrora eror zedin lasterka egitera behartuz.

Kaizedo Behekoako aintzirak interes handia du ekologia aldetik, hegazti ugarik egiten baitu habia hango landaredian. Legendak dioenez, eskale bati limosna ukatu zion benta bat ondoratu zenean sortu zen aintzira, ustezko eskalea Andre Maria baitzen.

Badira urte batzuk Pobesen babarrun pikartaren feria egiten dela. Hain ezagun egin da, milaka lagun etortzen baita urtero (urriko bigarren igandean). Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak erakutsi, saldu eta dastatzeko eman ohi dituzte.



© Añanako kuadrilla | Ohar Legala |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: anana@cuadrilladeanana.es