Erribera Beitia
1463. urtean Arabako bizitza zibila, juridikoa eta penala 400 urtez arautu zuten ordenantzak emateko bilerak egin zituzten Rivabellosan. Udalerriko buru den herriko hirigunean nabarmentzen dira XV. mendeko eliza eta Saez de Santamariaren jauregia. Jauregia elizari lotzen zaio albo batetik, erdi puntuko lau arkuko galeria baten bidez. Arkuak binaka banatuak daude, erdian nobletasuna ematen dion armarriarekin («Credo in unum Deum» du idatzita). Oro har, aipa dezagun dorreak eraikinaren horizontaltasuna apurtzen duela. Udalerrian badira txango politak egiteko tokiak, hala nola Igaegiko iturria, eta erreka inguruko beste batzuk Rivabellosan. |