Añanako Eskualdea

Gaubea

Lalastra
Lalastra
Varona'ko Dorrea
Varona'ko Dorrea
Varona'ko Dorrea
Varona'ko Dorrea
Varona'ko Dorrea
Varona'ko Dorrea
Varona'ko Dorrea
Varona'ko Dorrea
Valderejo
Valderejo
Valderejo
Valderejo
Lalastra Varona'ko Dorrea Varona'ko Dorrea Varona'ko Dorrea Varona'ko Dorrea Valderejo Valderejo
Datuak:
Azalera: 238,5 Km²
Altuera: 552 m.
Populazioa(INE 2008): 1.148 hab.
Populazio guneak:
Batxikabo, Barrio, Basabe, Boveda, Karkamu, Corro, Espejo, Osma, Fresneda, Ginea, Gurendes-Kexo, Nograro, Pinedo, Quintanilla, Tobillas, Tosta, Valderejo, Valluerca, Villamaderne, Bilanane, Uribarri Gaubea, Lalastra eta Valpuesta.
Ezagutu gehiago gure webgunean

Antzina-antzinatik bizi izan da jendea hemen, eta oraindik ere baditugu horren aztarna interesgarriak: besteak beste, Corroko eta Pinedoko haitzulo artifizialak, Santa Luzia eta Santa Olalla nekropolia (Corro), eta San Martin de Valparaiso (Uribarri Gaubea) eta Lastrako historiaurreko herrixka gotortuak (Karanka).

Erdi Aroan toki garrantzitsua izan zen zona guztia, Araba eta Gaztela itsasorantz batzen zituzten bideak zaintzeko. Erromatarren garaian, Astorga eta Bordele Urduña mendatetik Bizkaiko Golkoarekin lotzen zituen galtzada Bilananetik hurbil igarotzen zen. Garai hartan izandako garrantziaren testigantza ugari dugu: dorretxeak, jauregiak... Horien artetik nabarmentzekoa dugu Varonatarren dorrea Duela gutxi zaharberritua Bilananen. XIV. mendearen amaieran eraikia, duela gutxi zaharberritu zuten, eta oraindik ere jatorrizko egitura mantentzen du, baita lubanarroa ere. Bilananetik hurbil, Tumecillo ibaiaren ondoan, Nuestra Señora de Angosto santutegia dago paisaia ederrez inguratua; zuhaiztien artean, sua egiteko tokiak, bankuak eta mahaiak. Barruan Andre Mariaren Erdi Aroko irudi interesgarria dago; erdialdean, XVI. mendeko oholtza ederra. Gainera, erromeriatarako lekua da eta inguruko elizkoi ugari joaten da.

Zutik dirauten dorreen artean ditugu, besteak beste, XVI. mendeko Luiaondo eta Hurtado de Mendozatarrena (Espejo) eta Salazartarrena (Nograro), XIV edo XV. mendekoa. Tostan udalerriko eraikinik esanguratsuenetarikoa dugu, hots, Jasokundeko Andre Mariaren eliza, trantsizioko erromanikokoa.

Orobat, ikustekoa da, Uribarri Gaubean, Valderojoko Parke Naturala, 1992an parke natural izendatua. Kareharrizko mendien hormatzarrez inguratua dago; Recuenco (1.239 m) eta Vallegrull (1.226 m) dira handienak. Askotariko landareak daude han, hala nola, baso mistoak, pagadiak, hariztiak, pinudiak eta serbal eta hurritz bakar batzuk. Ekosistema anitzei esker, eta han gizakia ez delako asko ibili, parkean fauna aberatsa eta anitza gorde da. Besteak beste, sai arrea ikusi ahal izango dugu, hain zuzen, parkearen sinbolotzat aukeratu dutena. Puron ibaiaren haitzarteak, Burgosko ibarretarako pasabide naturala den sakanak, irudi ikusgarriak eskaintzen dizkigu. Parkean harrera egiten digun harria da Lalastra, eta han biltzen dira zerbitzu guztiak.



© Añanako kuadrilla | Ohar Legala |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: anana@cuadrilladeanana.es