Añana Tourism
Eskualdeko Turismo Bulegoak eta Sobrongo Uraren Museoak ateak zabalduko dituzte udan

Eskualdeko Turismo Bulegoak eta Sobrongo Uraren Museoak ateak zabalduko dituzte udan, jendeari inguruko xarma eta urak Añana eskualdean duen garrantzia erakusteko. Datozen hilabeteetako berrikuntza nagusia da sarrerarekin senderismoko ibilbidea egin ahal izango dela Sobron inguruan, Ebro ibaiaren ertzeko errotak, presak, iturburuak, ur-jauziak, zubiak eta inguruaren paisaia-balio ikaragarria ikusteko. Ostegunetan egongo da aukera hori, 11:00etan eta 16:00etan.

Berrikuntza izango da, halaber, egunero bisita gidatuaz eta senderismoko ibilbideaz gainera piraguismoa ere prezio ezin hobean egiteko aukera edukitzea. Azken batean, hiru aukeren artean erabaki ahal izango du bisitariak, denboraren eta egin nahi duen jardueraren arabera.

Datu baliagarriak:

Sobrongo Uraren Museoaren ordutegia:
2012KO UZTAILA-ABUZTUA:
Asteartetik larunbatera: 10:30-14:00 eta 16:00-19:00
Igande eta jaiegunak: 10:30-14:00
Astelehenetan itxita

IRAILA-URRIA:
Larunbatak: 10:30-14:00 eta 16:00-19:00
Igande eta jaiegunak: 10:30-14:00

Sobrongo Uraren Museoko sarreraren prezioa:
Bisita librea:
Helduak: 3 €
Tarifa murriztua (adingabeak, jubilatuak eta 10 lagunetik gorako taldeak): 2 €
9 urtez azpiko haurrak: doan
Bisita gidatua:
Helduak: 4 €
Tarifa murriztua (adingabeak, jubilatuak eta 10 lagunetik gorako taldeak): 3 €
9 urtez azpiko haurrak: doan
Ikasle-taldeak: 2 €


Esperientzia: “Sobrongo ura”.

- Bisita gidatua Sobrongo Uraren Museora:
Bisita gidatua Uraren Museora, eta Sobrongo bainu-etxearen historiaren inguruko azalpena.
(Iraupena: ordubete inguru).

- Senderismoko ibilbidea Sobron inguruan:
* Eskualdeko Turismo Bulegotik irten, eta Ura Botilatzeko Instalazioak zituen eraikina ikusiko dugu.
* Presaraino iritsita, horren eraikuntzaren, helburuaren eta funtzionamenduaren ingurukoak entzungo ditugu.
* Atzera egin eta Zubi Zuritik Soportillako iturburura pasata, iturburu horren historia eta ezaugarriak azalduko dizkigute, bai eta Zubi Zuriak zuen funtzioa ere. Iturburu horretako urak proba daitezke.
* Ibaiaren eskuin ertzetik oinez jarraituko dugu, Ebroko Bide Naturaka den GR 99 bidearen zati batetik, Camajon Errotaraino, ura sartzeko eta irteteko haizebideak eta Azuden zati bat ikusteko; errepresa funtzioa zuen, eta errotaraino garraiatzen zuen ura. Errotaren historia, helburua eta funtzionamendua kontatuko dizkigute.
* Berriz ere Ebro ibaia zeharkatu, ur-jauzi txikiak dituen pasabide natural eder batetik, eta Arabako ertzera itzuliko gara.
* Ibilbide labur batetik ibaian gora egin, Sobrongo Abentura Zentrotik eta Blanco Hoteletik pasata eta horren historia eta Sobrongo bainu-etxearekin izandako lotura entzunda, eta abiapuntura iritsiko gara, Eskualdeko Turismo Bulegora.
(Luzera: 4 kilometro)
(Iraupena: 2 ordu inguru)

Iraupena guztira: 3 ordu inguru
Gutxieneko adina: 5 urte
Gutxieneko taldea: 4 lagunekoa
Helduen prezioa: 8 €
Jubilatuak eta 10-17 urteko haurrak: 6 €
Irteera-orduak: 11:00 eta 16:00
Derrigorrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea.
Ostegunetan, museoko bisita gidatuaren prezioa bakarrik ordainduko da.

Esperientzia: “Sobrongo ura” + Piraguismoa (2 ordu).
Sobrongo Abentura Zentroan “Sobrongo ura” jarduera eta piraguismoa (2 ordu) egitean datza.

Iraupena guztira: 5 ordu inguru: Museoa (1 ordu) + senderismoa (2 ordu) + kanoak (2 ordu)
Gutxieneko adina: 7 urte
Gutxieneko taldea: 6 lagunekoa
Baldintzak: Igeri egiten jakin behar da.
Helduen prezioa: 23 €
Haurren prezioa (7-14 urte): 18 €
Derrigorrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea.



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es