Igandean, abenduak 2, Gabonetako Azoka egingo da Uribarri Gaubeako pilotalekuan, eta Añanako eta inguruko ekoizleen azoka, hileko lehenengo igandean egiten dena, eta eskulan azoka berezi bat uztartuko ditu. Batzarra osatzen duten ekoizleekin batera, bi ekoizle gonbidatuko dituzte, euren lana erakusteko. … Continue reading →
Añana-ko Koadrilla Arabako Batzar Nagusiak, Lurraldeko eskaintza turistiko ezagutarazteko Ate Irekiko Jardunaldian parte hartuko du 2012ko azaroaren 24, larunbata. Jardunaldi honetan, hurbiltzen direnak, Diputazioko Plenu Aretoa eta bere funtzionamendua ezagutzeko aukera izango dute. La Blanca Eraikina. Arabako Foru Aldundia Ordutegia: 11.00-14.00 eta 17.00-20.00 … Continue reading →
Larunbatean, azaroak 24, 2012. urterako aurreikusitako azken jarduera egingo du ALAVESIA elkarteak. Jarduera hori paseo bat izango da, Badaiako Santa Katalina monasterioko hondakinetan eta lorategi botanikoan barrena, bai eta bisita labur bat ere Oka ibaira, Martiodako zubira. Bertan, gure natur … Continue reading →
Mendi bizikleta gustuko baduzu, zatoz larunbatean, 2012ko azaroak 24, Valderejo-Añanako BTT Zentrora. 10:00etan, kedada bat egingo da btt zaleekin. Kedada mekanika/teknikari buruzko hitzaldi txiki batekin hasiko da, langile espezializatuen eskutik. Hitzaldia amaitutakoan, Valderejo-Añanako BTT Zentroko ibilbideetako bat egingo da. Aprobetxatu … Continue reading →
Igandeetan, ez etxean geratu! Zatoz Gaubeara, eta ibilbide gidatu bat egin ahal izango duzu 4×4 ibilgailu batean. Paisaiaz gozatzeaz gainera, Corroko leizeak, Valpuestako kolegiata, Varonatarren dorretxe-jauregia eta Añanako gatzagak ikusi ahal izango dituzu. Lagun bakoitzeko 20 euroren truke (2 lagun, … Continue reading →
Datorren igandean, azaroak 4, eta hileko lehen igandeetan bezala, ekoizleen merkatua izango da Uribarri Gaubeako pilotalekuan. Bi gonbidatu edukiko ditugu oraingoan: 1.- Txamela, pastarekin egindako produktuekin 2.- Jesus, euskal oiloekin Informazio gehiago 945-353040 telefonoan Zuen zain gaude!