Añana Tourism
Badaiako Santa Katalinako briofitoak

Larunbatean, azaroak 24, 2012. urterako aurreikusitako azken jarduera egingo du ALAVESIA elkarteak. Jarduera hori paseo bat izango da, Badaiako Santa Katalina monasterioko hondakinetan eta lorategi botanikoan barrena, bai eta bisita labur bat ere Oka ibaira, Martiodako zubira.

Bertan, gure natur inguruko goroldio eta hepatiko espezie ohikoenak erakutsiko dizkigute Marta Infantek eta Patxi Herasek (Arabako Natur Zientzien Museoko botanikoak). Horien diseinu biologikoak eta bizimoduak landareek lur horretara egokitzeko izan zituzten moldaketak ikusteko aukera ere emango digute.

Goroldioek eta hepatikoek xehetasun zoragarri ugari dituzte, baina oso txikiak direnez, lupa bat eramatea komeni da.

Jarduera doan izango da.
Informazio gehiago eta izen-emateak: http://alavesia.org/

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es