Añana Tourism
Gatz apur bat Gatz Haranean, Euskadiko hogei esperientzia onenetako bat

Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak hautatutako 20 esperientzia onenen (TOP) artean dago Gatz Haranean (Añanako Kuadrilla) Añanako gatzaren sekretuak ikuspegi historiko-kultural, natural, produktibo, terapeutiko eta gastronomikotik ezagutzeko esperientzia. Agentziak Tus mejores planes para el fin de semana (Astebururako zure planik onenak) liburuxka atera du oraintxe eta, bertan, horietako bakoitza deskribatzen du; bertan dago, baita ere, ‘Gatz apur bat Gatz Haranean’, gastronomia atalean.

Araban, “historiara, ardora eta gatzera hurbiltzeko” eta esperientzia “bete-betean bizitzeko” gonbita egiten du. Honela deskribatzen du Añanako Kuadrillako esperientzia:

Añanako Haraneko paisaia paregabea da, duen arkitektura bereziagatik eta hiru milatik gora urteko historiagatik.Esperientzia honek Añanako Gatzaren sekretuak hainbat ikuspegitatik ezagutzeko aukera emango dizu: ikuspegi historiko-kulturaletik,naturaletik,produktibotik, terapeutikotik eta, nola ez, gastronomikotik. Izan ere, euskal sukaldari ospetsuenak seduzitu ditu Gatz Haraneko gourmet gatzak, eta zain duzun aparteko menu batean erabili dute. Goza ezazu!

 

TOP esperientzia erreserbatzeko: 902 702 028

 

 

Bestalde, nahi izanez gero, Gatz Harana bisita dezakezu (bisitak ordu puntuetan dira), neguan ordutegi honetan:

Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00

Asteburuetan: 10:00-14:00 eta 15:00-17:00

Erreserbak egiteko: www.vallesalado.com |945.35.11.11

Hemen kontsulta dezakezu ‘Tus mejores planes para el fin de semana’ (Astebururako zure planik onenak) liburuxka.

desplegable_experiencias_es

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es