Añana Tourism
Liburu Eguna, Gaubeako Udal Liburutegian

Planeta argitaletxearen 2010. urteko Fernando Lara Sarian finalista izandako Riverside Park eleberriaren egile Javier Moronatti de Mendizabal getxotarrak liburu horren aurkezpen-idazmen tailerra eskainiko du apirilaren 26an, 17:00etan. Ekintza hori Liburuaren Eguna ospatzeko egingo da.

Horrez gainera, zabalik daude Kontakizun Laburren Gaubeako IX. Lehiaketa eta Idazmen eta Poesia Tailerrak, irakurtzera eta idaztera animatzeko tailerrak egingo dira maiatzeko ostiral arratsaldeetan, Gaubeako Udal Liburutegian.

Sagarra izango da aurten protagonista, eta ipuinetan duen presentzia aztertuko da. Ipuin-kontaketen, sagarrekin egindako errezeten, antzinako ahozko tradizioko herri ipuinen, irakurketa dialogikoen eta naif mural baten margoketa saioetan parte hartu ahal izango da, bai eta sagarrak zer-nolako sekretua gordetzen duen deskubritu ere.

 

CartelDiaLibro2013

Informazio gehiago:

Gaubeako Udal Liburutegia

Valentin Gomez Juez

Jesus Guinea arkitektoaren kalea, 46

01426 Uribarri Gaubea

Araba

Tel.: 945 35 30 42

biblioteca@valdegovia.com

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es