Añana Tourism
Añanako gatza eta VGnoster garagardoa sustatuko dituzte Madrilgo San Anton azokan.

 

 

 

Gesaltza Añanan artisau modura ekoitzitako Añanako gatza eta VGnoser garagardo gastronomikoa, Langraiz Okan ekoitzitakoa, egongo dira, Arabako beste hainbat produkturekin batera, Arabako Foru Aldundiak eta Slow Food Arabak 2013ko maiatzaren 10ean, ostiralarekin, Madrilgo San Anton azokan egingo duten sustapenean.

Añanako Gatz Harana Fundazioko arduradun Gontzal Esteban eta VGnoster artisau garagardoen enpresako gerente Karlos Delgado estatuko hiriburura joango dira, eta “Arabako nekazaritzaren ezaugarri diren tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen arestian aipatutako azoka horretan izango dira”, Nekazaritza diputatu Borja Monjek adierazi duenez.

 

 

Monjek azpimarratu duenez, helburua da “elikagaien banaketa-kateetan eta estatuko saltoki nagusietan gure produktuen posizionamendu ona sustatzea”.

Slow Foodeko presidente Alberto Lopez de Ipiñak esan du, berriz, erakundeak konpromisoa duela balizko kontsumitzaileari kalitatezko produktuak gerturatzeko; produktu onak, garbiak eta bidezkoak, ingurumena ahalik eta gehien zainduz ekoitzitakoak.

Gatzarekin eta garagardoarekin batera, Arabar Errioxako ardoa, Arabako Patata, Idiazabal Artzain Gazta, Arroniz Olioa eta Arabako Txakolina sustatuko dituzte.

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es