Añanara ibilbidea igande honetan

Añanako Gatz Harana, UNESCOren Munduko Ondare izendapena lortzeko hautagai dena, eta Orgaztarren Dorre-Jauregia Fontechan, Añanako Gatz Haranetik Puentelarrarako gatz ibilbidean gako izateaz gainera Micaela Portilla Eskola hartzen duena, ikusteko aukera edukiko duzu Añanako Kuadrillan barrena antolatutako ibilaldi paregabean.
Igandea, 2013ko maiatzak 19
Egitaraua:
9.30 Autobusa Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregitik irtengo da.
10.30 Orgaztarren Dorre-Jauregia bisita Fontechan.
12.15 Añanako Gatz Haranera bisita.
14.00 Bazkaria* Palacio de Añana Jatetxean.
16.30 Autobusa Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregira helduko da.
*Menua:
Baratzako tomatea antxoak eta itsasoko produktuekin.
Txahal entrekota piper errekin eta Añanako Gatz Lorearekin.
Arroz esnea eta anis esentzia.
Edariak: urteko ardoa J.D. eta ura.
Prezioa: 15 € (guztira barne: autobusa, bi bisita gidatuak eta bazkaria).
Maiatza, ekaina eta irailako hileen hirugarren igandeetan, Añanako Kuadrilara ibilaldia.
Erreserba egin behar da, aldez aurretik. Leku mugatuak.
Maiatzak 19, igandea, etorri nahi baduzu, eman zure izena maiatzak 17, ostirala, 15.00etan baino lehen.
Informazio gehiago eta izen-emateak:
T_945 35 90 63
8.30 -15.00 h
Ibilbideak Añana_Fontecha_Gatz Harana 2013