Euskadiko lehenengo ‘coaching’ kanpamendua Añanan egingo da

Coach and Play enpresak hainbat coaching kanpamendu (kudeaketa emozionalaren, gaitasunen, errendimendu akademikoaren eta trebezien hobekuntza) antolatu ditu; lau egunekoak izango dira, Añanako eskualdean egingo dira, eta haurrentzat (8-13 urte) zein gazteentzat (14-17 urte) izango dira.
Kanpamendu eta coaching entrenamenduaren arteko konbinazio hori gaztelaniaz eta ingelesez eskainiko da, eta Añanako baliabide turistikoak ikusteko eta arte eszenikoen tailerretan, uretako olinpiar jokoetan eta abentura-zelaian aritzeko aukera ere egongo da.
Ostatu hartzea Paduleko Etxolan egingo da, eta izena emateko epea ekainaren 14ra arte egongo da zabalik.
Informazio gehiago:
Tel.: 606.579.544
info@coachandplay.es
Kontsulta ezazu egitarau osoa Coach Camp 2013