Añana Tourism
Añanako VIII. Jardunaldi Gastronomikoak. 2013ko ekaina

Ekaina proposamenez beteta dator Añanako Kuadrillan.

Zaporez blaitu. Añanako VIII. Jardunaldi Gastronomikoak

2013ko ekainak 7-9

Izen-eman on line

Hiru Michelin izar dituen Eneko Atxa sukaldaria Añanako Hatz Haranean izango da ekainaren 7an, Gatz Bilketari hasiera emateko. Horrekin hasiko dira Añanako VIII. Jardunaldi Gastronomikoak.

 

Larunbaterako eta iganderako, infusioei buruzko bisita gidatu bat programatu da Santa Katalina lorategi botanikoan; belarrak jaso, eta edabe bat prestatuko da, Salcedoko pastekin dastatzeko.

Langraiz Okako VGNoster garagardotegiak ateak zabalduko ditu, larunbatean, garagardo berezi hori nola egiten duten erakusteko, eta hainbat motatako garagardoak dastatuko dira.

Igandean, berriz, bisita gidatua egin ahal izango da UNESCOren Munduko Ondarerako hautagai den Añanako Gatz Haranera, eta gatz dastatze batekin amaituko da, Slow Food Arabaren eskutik. Dastatzea egin bitartean, jarduera paralelo batez gozatu ahal izango dute haurrek.

 

Parte hartuko duten jatetxeek menu bereziak eskainiko dituzte haurrentzat eta helduentzat. Kontsultatu Liburuxka eta egin erreserba.

 

  • Amparo _ Berberana
  • Arauko Etxea _ Nograro
  • Camping de Angosto _ Villanañe
  • Camping El Roble Verde _ Nuvilla
  • Durtzi _ Sobrón
  • El Viso _ Estavillo
  • Haitzarte _ Subijana Morillas
  • Iruña _ Nanclares de la Oca
  • Lola _ Berantevilla
  • Merendero Rosa _ Nanclares de la Oca
  • Mesón Valderejo _ Lalastra
  • Neithea _ Bóveda
  • Onegin _ Rivabellosa
  • Palacio de Añana _ Salinas de Añana
  • Taberna La Era _ Escota
  • Txako _ Espejo

 

Hautakoren batean otordua eginda, doan bisita daiteke eskualdeko gune interesgarrietako bat.

 

  • Añanako Gatz Harana
  • Varonatarren dorre-jauregia
  • Urbina-Basabe dorrea
  • Santa Katalina lorategi botanikoa

 

Asteburu bete-betea Añanan.

 

Beharrezkoa da izena ematea, leku-kopurua mugatua baita.

Tel.: 945 21 81 78

info@beinke.org

Izen-eman on line

 

Kartela

 

 

 

 

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es