Añana Tourism
Bisita ezazu Iruña-Veleiako aztarnategia, 2013ko uztailaren 2tik azaroaren 3ra

Vitoria-Gasteiztik 10 kilometrora baino ez dago Euskal Herriko kultur ondasun garrantzitsuenetako bat den ondare multzo “bizi” hau, eta ezin duzu aukera alferrik galtzen utzi.

Iruña-Veleia herrixka indigena handi bat izan zen. Brontze Aroaren amaieran sortu bazen ere, izugarri handitu zen Burdin Aroan, K.o. I. mendean lurraldeko hirigune garrantzitsu eta zabalenetako bat izateraino.

Uztailaren 2tik azaroaren 3ra bisita dezakezu aztarnategia. Asteartetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara. Bisita gidatuen kasuan, aurreko urteetan bezala erreserba egin behar da aldez aurretik, bisita egunera arte, 945.40.30.44 telefono-zenbakian.

Informazio gehiago

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es