Añana Tourism
Egin hegan globo aerostatikoan, Añanako eskualde gainetik

Añanako eskualdearen ikuspegi ederrenaz zerutik gozatzeko aukera duzu, dagoeneko. Globos Estratos enpresak kudeatzen du jarduera berria: globo aerostatikoetako hegaldiak. Gainera, cava kopa batekin eta hamaiketakoarekin gozatuko duzu, ordubete eta laurdenez, bistarik ederrenez. Lur orotako ibilgailuko garraioa ere prezioan sartuta dago.

Ez galdu aukera. Hemendik aurrera, leku pribilegiatu batetik ikus ditzakezu Varonatarren jauregiaren dorrea, Añanako Gatz Harana, Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoa, Valderejoko Parke Naturala eta abar.

Informazio gehiago, hemen: http://www.globosestratos.com/

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es