Añana Tourism

Monthly Archives: Iraila 2013

Quintanillako Kultur tenpluan datorren ostirala 27 eta igandea, 29 bi kontzertu antolatu dira

Quintanilla de la Riberak 2013ko irailaren 27an, eta igande 29an, “Templo de la Cultura Quintanilla Kulturgunean” bi kontzertu izugarri antolatu ditu.   Ostirala 27, 20:30etan, Confussion Jazz Café talde bizkaitarra izango dugu, jazz, blues, bossa nova… soinukein. Talde honen kideak: … Continue reading

Posted in imagen_portada, Interes guneak, Kultura Turismoa | Utzi iruzkina

Paquita Urturi Sáez arkeologoak Gaubeako haranaren jatorrira hurbiltzen gaitu

Gaubeako haranari buruz historia eta bere jatorria pixka gehiago ezagutzeko, irailaren 28an, larunbateko 19:00 etan, Paquita Sáenz de Urturi, Arabako Arkeologia Institutuko arkeologoaren eskutik Villanuevako Liburutegian hitzaldia izango dugu. Gaubearen eboluzioari buruz eta Los Castros Caranca, Santa Coloma eta Astúlez … Continue reading

Posted in Sin categoría | Utzi iruzkina

XI. Ibilaldia Valderejoko Parke Naturalean zehar, 2013.ko urriaren 26 an

    Larunbatean, urriak 26, izango da XI. Ibilaldia Valderejoko Parke Naturalean zehar. 2013. urte honetan ere bi ibilbideren artean aukeratu ahal izango da; bata laburra izango da, 18 km-koa, gutxi gorabehera, 4 ordu ingurukoa, eta bestea, luzea, 30 km-koa … Continue reading

Posted in imagen_portada, Orokorra, Turismo aktiboa eta natura | Utzi iruzkina

Caicedo-Yuso aintzirak historian zehar eduki duen garrantzia ezagutarazi du CSICek

CSIC Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren Pirinioetako Ekologia Institutuaren bitartez, Araba hegoaldeko azken 2.500 urteetako klima eta giza jarduera berreraiki du Caicedo-Yuso aintzirak. ‘Erdi Aroko Anomalia Klimatiko’ deitzen zaio aurkikuntza horri, K.o. 890 eta 1300 urteen artean izandako tenperatura altuei eta … Continue reading

Posted in imagen_portada, Orokorra, Turismo aktiboa eta natura | Utzi iruzkina

Irailak 15 izango dituen igande honetako Añanarako ibilaldirako leku guztiak beteta daude, lor ezazu lekua urriaren 20rako

2013ko irailaren 15arekin datorren igandeko Añanarako ibilaldirako leku guztiak beteta daude, baina urriaren 20ko azken lekuetarako eman dezakezu izena. Bisita itzazu Añanako Gatz Harana, UNESCOren Munduko Ondarerako hautagaia, eta Orgaztarren Fontechako Dorre-Jauregia, Gesaltza Añana Puentelarra gatz-ibilbidearen giltza, gaur egun Micaela … Continue reading

Posted in imagen_portada, Kultura Turismoa, Orokorra | Utzi iruzkina

Larunbatean, 2013ko uzta-bilketaren amaiera, Gesaltza Añanan

Larunbatean, irailak 14, 2013ko gatz-biltegiratzearen eta bilketaren amaiera jaia egingo da Gesaltza Añanan. Aurten, gainera, UNESCOren Munduko Ondarerako hautagaitzarako babesarekin batera izango da; izan ere, ebaluazio batzordea bertan izan da egunotan. Hainbat ekitaldi izango dira, 10:00etatik aurrera; hasteko, txandak gatza … Continue reading

Posted in imagen_portada, Interes guneak, Orokorra, Turismo aktiboa eta natura | Utzi iruzkina

Tuesta eta Bachicaboko elizak ikusteko bisita gidatu gehiago

Irailaren 14, 21 eta 28an, larunbata, Tuesta eta Bachicaboko elizen bisita gidatuak egiteko aukera duzu oraindik ere. Andre Maria Jasokundearen ohorezkoa dugun Tuestako eliza erromanikoa Arabako multzorik aberatsena omen da. Bachicaboko San Martin elizan, berriz, bi erretaula daude, eta hori … Continue reading

Posted in imagen_portada, Kultura Turismoa, Orokorra | Utzi iruzkina

Aukera ezin hobea Gesaltza Añanako Artxibo Historikoa kontsultatzeko

Iturria: Añana Gatz Harana, uzta 2012 Caballeros Herederos de las Salinas dituzten ekintza azken Fundazioa. Orain Caballeros Herederos de las Salinas Artxibo Historikoa Gesaltza Añanako herrian kontsultatzeko aukera duzu. Asteburu honetan irailak 7 eta 8 eta hurrengo astean irekia izango … Continue reading

Posted in imagen_portada, Kultura Turismoa, Orokorra | Utzi iruzkina

Hegaztiei buruzko argazki-erakusketa Valderejoko Parketxean, irailaren 1etik aurrera

Oraingo honetan, hegaztiak izango dira protagonista Valderejoko Parke Naturaleko Parketxean 2013ko irailaren 1etik aurrera ikusgai egongo den ‘Aves en vuelo / Hegaztien hegaldia’ argazki-erakusketan. Hurbildu eta goza ezazu!  

Posted in imagen_portada, Kultura Turismoa, Orokorra | Utzi iruzkina

Santa Katalina Lorategi Botanikoa bideoan

Santa Katalina Lorategi Botanikoan etxetik bertatik barneratu nahiko zenuke? Posible da, dagoeneko! Ezagutu modu ezberdinean parkearen ezaugarriak, tokirik ikusgarrienak eta txokorik nabarmenenak. Bideoa ikusi ondoren, animatu eta ezagutu lorategia bertatik bertara! https://vimeo.com/71330753  

Posted in imagen_portada, Orokorra, Turismo aktiboa eta natura | Utzi iruzkina

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es