Añana Tourism
Irailak 15 izango dituen igande honetako Añanarako ibilaldirako leku guztiak beteta daude, lor ezazu lekua urriaren 20rako

2013ko irailaren 15arekin datorren igandeko Añanarako ibilaldirako leku guztiak beteta daude, baina urriaren 20ko azken lekuetarako eman dezakezu izena.

Bisita itzazu Añanako Gatz Harana, UNESCOren Munduko Ondarerako hautagaia, eta Orgaztarren Fontechako Dorre-Jauregia, Gesaltza Añana Puentelarra gatz-ibilbidearen giltza, gaur egun Micaela Portilla Eskola dena.

Igandea, 2013ko urriaren 20a

Egitaraua:

9:30 Autobusa Europa Erakusketa eta Biltzar jauregitik irtengo da (Gasteiz).

10:30 Orgaztarren Fontechako Dorre-Jauregira bisita.

12:15 Añanako Gatz Haranera bisita.

14:00 Bazkaria, Palacio de Añana jatetxean.

16:30 Autobusa Europa Erakusketa eta Biltzar jauregira iritsiko da.

Prezioa: 15 € (dena barne: garraioa, bi bisitak eta bazkaria).

Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea. Leku-kopuru mugatua.

Informazio gehiago eta izen-emateak: T_945 35 90 63 o 945 35 50 89 (8:30etik 15:00etara)

Urriko ibilaldia 2013ko azkena izango da.

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es