Añana Tourism
Asteburu bakeroa Gaubean, 2013ko urriaren 26 eta 27a

2013ko urriaren 26 eta 27ko asteburuan, Gaubea Zaldi Turismoak, Angostoko Kanpinaren laguntzarekin, Western Weekend-a antolatu du, jarduera bakeroz betetako asteburua. Hipikan behien kudeaketari buruzko ikastaro bat emango da eta Ranch Sorting lehiaketan (behiak eskortan sartu) parte hartu ahal izango da. Halaber, Reining (Western heziera) erakusketarekin edota zaldi ibilaldi batekin gozatzeko aukera egongo da.

Kanpinan zezen mekanikoa, barbakoa, country kontzertua (Lobo eta Carmine) eta igandean,landa-bazkaria egongo da.

Western Weekend-a publiko guztientzako irekita dago, zaldiekin eta Ismaelen zezenekin gozatu eta zerbait ezberdina ikusi nahi dutenentzako.

Kontsultatu programa



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es