Añana Tourism
Añana Madrilgo Cibeles Fashion Week-en izango da, Maria Cle-ren bilduman

Arabako natura, gastronomia eta kultura ondarean –Añanakoan, besteak beste–inspiratu dira Maria Cle eta Patricia Blazquez diseinatzaileak. Haien moda bilduma diseinatzaile gazteentzat erreserbatutako atalean lehiatuko da Madrilgo Cibeles Fashion Weeken pasarelan.

Bi diseinatzaile horiek 25 konjuntoz osatutako bilduma bat sortu dute –20 konjunto emakumezkoentzat dira, eta beste 5ak gizonezkoentzat–, eta Cibelesek diseinatzaile berrientzat duen eremuan aurkeztu dute. Madrilgo jaialdiak berrehundik gora proposamenen artetik hautatu du arabarrena, eta otsailaren 18an, beste zortzi finalistarekin lehiatuko da “Araba Bilduma” (Colección Álava), bilduma gazte onenaren saria eskuratzeko.

Arabako Foru Aldundiak bultzatu du ekimena, eta Arabako ahaldun nagusi Javier de Andresen hitzetan, “oso sotil adierazten ditu lurraldearen erakargarritasun turistikoak”.

Maria Clek eta Patricia Blazquezek adierazi dutenez, “proposamen kontzeptualak” dira, eta produktu gastronomikoen erreferentziak dituzte, Añanako eskualdeko gatzarena eta Arabako Lurralde Historikoko beste kuadrilla batzuetako produktuena, adibidez. Desfile “berritzailea, kontzeptuala, arriskatua, eta dibertigarria” da, eta udazken-neguko bilduma, “uniformea eta elegantea”.

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es