Añana Tourism
Añanako gatza, Asturiasko printze-printzesaren etxean

 

Añanako gatz-txuzoa, Añanako Gatz Haraneko artisau-ekoizpena, hautatu zuen Arabako ahaldun nagusi Javier de Andresek Asturiasko printze-printzesari FITUR Nazioarteko Turismo Azokaren inaugurazioan oparitzeko.

 

Printze-printzesak Euskadiren erakusmahaira egindako bisitan, Paisaia eta Kultura arloan UNESCOren Munduko Ondare izateko hautagai den Añanako Gatz Haranari buruzko minutu bateko bideoa ikusi zuten.

 

Ondoren, Arabako ahaldun nagusiak Añanako gatz-txuzoa eman zien, balio gastronomiko handiko estalaktita gazia, nazioartean ospe handia duten sukaldariek goratutakoa. Bertan izan zirenek adierazi bezala, gatza eskuan zuela nola erabiltzen den ikusi ondoren, hatza miazkatu eta horren zaporea goraipatu zuen printzeak. “Ezagutzen dugu Añanako gatza”, adierazi zuen. “Etxean erabiltzen dugu”, esan zuen.

 

Alde horretatik, Javier de Andresek azaldu zuen aldian behin bidaltzen dituztela Añanako gatzarekin egindako produktuak Errege Etxera.

 

Bisita ezazu Añanako Gatz Harana.

www.vallesalado.com

 

 

El Correo egunkarian argitaratutako berria eta bideoa.

 

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es