Añana Tourism
XII. Perretxiko eta Terreña Behi-Azienda Azoka Zuhatzu Kuartangon igande honetan

Goza ezazu igande honetan, 2014ko maiatzaren 11an, Zuhatzu Kuartangoko XII. Perretxiko eta Terreña Behi-Azienda Azokan. Goiz osoan zehar hainbat ekitaldi aurkituko dituzu: artisau eta bertako produktuen azoka, ‘Perretxikoa eta Terreña Behia Kuartangoko haranan’ erakusketa, gazta tailerra antzinako eta oraingo tresnekin, abere erakusketa, umeentzako jarduerak puzgarriekin kale-animazioa fanfarrearekin eta perretxiko eta Terreña Behiaren haragi salmenta beste batzuen artean. Udaletxe barruan Kuartangokoak Elkartearen eskutik, eskulanen erakusketa, eta “Teatrillos de Papel” erakusketa egongo dira.

Igandearen goizean egitaraua itxita dago “Bidezko merkataritza, zeri buruz ari gara?” hitzaldia Arabako Medicus Mundiren eskutik, esku-pilota partidua inguruko gazte promesen eskutik, artzain-txakur erakusketa ahate taldearekin eta Terreña behi errearen dastaketa HAZI-ren eskutik.

kartela_perrretxiko_14_AÑANA



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es