Añana Tourism
Iruña-Veleia: bisita gidatuak 2014ko udarako

Iruña-Veleia zuzenean ezagutzeko proposamenarekin, uda honetan bisita gidatuak berreskuratzen dira . Iruña-Veleia Arabako eta Euskadiko hiri erromatar garrantzitsuenetako bat da. Bisita gidatuak dohainik izango dira, pertsona guztientzako zuzenduta eta 2014ko ekainetik urrira arte burutuko dira. Gainera, uda honetan ibilaldi seinalatua prestatatzen ari da Trasponteseko eta Villodaseko zubiak komunikatuz, GR25 bidearen aukera bat izateko. Honela, posible izango da erromatar hiria beste ikuspegitik ikustea.

Iruña-Veleia erromatar hiria Arabako lautadan kokatuta dago. Aztarnategi arkeologikoaren okupazio ezagunak 1.5000 urte baino gehiagoko historia hartzen du, K.a. lehenego milurtekotik K.o. V. mendera arte. K.o. I. mendearen lehenengo erdian agertu ziren lehenengo domus edo erromatar hiri etxeak eta mende horretan, hain zuzen ere, eraikin publiko handienak egin ziren. II. mendean hiriko instalazioak apaintzeko eta hobetzeko garrantzizko obrak egiten ziren eta Veleia aipaturik agertzen da aintzinako idazkietan. III. mendeari buruz oso gutxi ezagutzen da. Halere, hiriaren hedadura murriztu dela eta, harresiak eraiki zirela badakigu. Harresi honi Iruña-Veleiako oppidum-a deitzen zaio.

Orain arte, oppidum-en garatu dira arkeologoen lan nagusiak, baina urte honetan ikertzaileek, UPV/EHUko Arkeologia ikaslea Julio Nuñez-ek lagunduta, macellum-a (hau da, eraikin nagusirik handiena) induskatu eta ikertuko dute, ondarearen aberastasuna mantentzeko eta babesteko helburuarekin. Bestalde, proiektu bat abiaraziko da erromatar hiria etorkizuneko bisitak prestatzeko.

Animatzen zaituztegu aukera hau gozatzeko, Arabako historioaren zati bat ezagutzeko modu oso interesgarria baita.


Iturria: Iruña-Veleia

INFORMAZIOA:

Bisita gidatuak dohainik izango dira, pertsona guztientzko zuzenduta eta 2014ko ekainetik urrira arte burutuko dira, asteartetik igandera 11:00tik 14:00etara.
Erreserbak egiteko, lehenago deitu behar da. Telefono zenbakia: 945 40 33 44.
Informazioa zabaltzeko:
www.veleia.com



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es