Añana Tourism
Añanako Gatz Haranak TripAdvisor Bikaintasun Ziurtagiria 2014 lortu du

Ekainak 26 Añanako Gatz Haranak Bikaintasun Ziurtagiria 2014 jaso zuen, TripAdvisor deritzon munduko bidaia-webgunerik handienak ematen duena. Saria, abegikortasunean, arretan eta esperientzia turistikoan bikaintasuna aintzatesten duena, webgune horretan bidaiarien iritzi apartak etengabe jasotzen dituzten helmugei baino ez zaie ematen.

Aitorpen hau erabiltzaileek munduko bidaia-webgune handienean idazten dituzten iritzi eta balorazio positiboek bermatzen dute.

TripAdvisorrek emandako ziurtagiriak aitorpena dakarkio Gatz Harana leheneratzeko eta balioesteko proposamen berezi eta apartari, munduko gatz onenetariko bat ekoizten den paisaia natural eta kultural eta nazioarteko lehen mailako helmuga turistiko gisa.

“Bikaintasun Ziurtagiria emaitza onenak lortzen dituzten mundu osoko establezimenduei ematen zaie, merezitako aitorpena gehien inporta zaizkienen iruzkinen ondorioz: bezeroak. Australiatik Zimbawera, haien abegikortasun bikainagatik nabarmentzen diren establezimenduak zoriondu nahi ditugu, TripAdvisorreko bidaiariei bezero gisa esperientzia aparta eskaintzeagatik” azpimarratu du TripAdvisor for Business-en presidente Marc Charronek Añanako Gatz Harana Fundazioari zuzendutako gutun batean.

TripAdvisorren sariaz gain, Gatz Harana “Espainiako Txoko Onena 2014” lehiaketan Euskal Herriko hautagaia izateko izendatu dute berriki;  bozketa bidezko lehiaketa hori Repsol Gidak sutatuta dago.

Gatz Haranari laguntza eman nahi diotenek hemen egin dezakete zuzenean:  www.apps.repsol.com/ElMejorRincon/2014/valle-salado. Erabiltzaile bakoitzak gehienez bi aldiz bozka dezake egunean. Uztailaren 8an jakingo da 17 hautagaietatik zein igaroko diren final-laurdenetara; bertan, lehen fasean boto gehien lortu duten 8 ondasunak lehiatuko dira.



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es