Añana Tourism
Gatz Haranak 10g Añanako Gatz emango dizkio Elikagaien Bankuari jasotako boto bakoitzagatik

Gatz Haranak Repsol Gidaren “Espainiako Txoko Onena 2014” lehiaketako bere partaidetza eta xede solidario bat uztartu nahi ditu, beraz, 10 gramo Añanako Gatz emango dizkio Elikagaien Bankuari jasotzen duen boto bakoitzagatik. Hori da Añanako Gatz Harana Fundazioak herritarren parte-hartzea bultzatzeko datozen egunotan abiaraziko dituen ekimenetako bat.

Lehenengo faseko botoak, 7.235, eta gaur goizeko hamarrak arte jasotakoak, 9.765, batuta, Gatz Haranak 17.000 boto erdietsi ditu guztira; hortaz, momentuz, 170 kilo “urre zuri” bildu dira. Zenbat eta boto gehiago jaso, orduan eta Añanako Gatz gehiago emango zaio Elikagaien Bankuari.

Gatz Haranaren alde egin nahi dutenek www.elmejorrincon.guiarepsol.com webgunean edo www.vallesalado.com webgunearen beraren bidez egin dezakete. Herritarren laguntza ezinbestekoa da, beraz, egunean bi aldiz jarraian bozkatu behar dute. Nahi izanez gero, 945 35 11 11 telefono-zenbakira ere dei dezakete.

Gatz Haranak, final-laurdenetan, Calblanqueko Parke Naturalari (Murtzia) egin beharko dio aurre, eta, orain arte, ia 7.000 botoko abantaila ateratzen dio. Kanporaketa hori datorren abuztuaren 4an amaituko da; une horretan, botoen zenbagailua berriz hasiko da zerotik. Finalerdiak abuztuaren 5ean hasi eta 24an bukatuko dira; egun horretan hasiko da finala, irailaren 16ra arte.

Gatz Harana Espainia osoko 1.034 eta Euskadiko 76 hautagairen artean aukeratu zuen Repsol Gidak. Horrek aitorpena dakarkio paisaia kultural eta natural gisa Gatz Harana leheneratzeko eta balioesteko proposamenari; izan ere, bertan munduko gatz onenetako bat ekoizten da, eta nazioarte mailako helmuga turistikoa ere bada.

Orain arte, bi aldiz burutu da aipatu lehiaketa. Irabazleak Magdalenaren Eliza (2012), Olivenzan (Badajoz), eta Pozalaguako Koba (2013), Karrantzan (Bizkaia), izan ziren.

Emaitza alde batera utzita, Añanako Gatz Haranak dagoeneko bermatuta dauka oihartzun handia, hedabideen eta sare sozialen bitartez. 2012 eta 2013an hautaturiko txoko guztiek nabarmen areagotu zuten beraien bisitarien kopurua.

Gatz Haranaren alde bozkatu nahi dutenek egunean bitan egin dezaketewww.elmejorrincon.guiarepsol.com edo www.vallesalado.com webguneetan.



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es