Añana Tourism
Gaur, larunbata, Ibaiuda Jaialdia Berantevilla eta Artisau Azoka Espejon

Villanueva de Valdegoviako jaien gain, gaur beste bi ekintza izango ditugu Añanan: Ibaiuda jaialida Berantevillan eta Artisau Azoka Espejon.

Artisau Azokak elkartuko ditu gaur 11:00tik 14:00etara eskulangile ezberdinak: lurra, bitxiak, kosmetika naturala, koadernaketa, paper-ore, harri landuta eta elikagai naturalak: gereziak, pasta, marmelada ekologikoa, ogia, gazta, eztia, barazkiak eta arrain kontserba. Orotara, 18 artisauek hartuko dute parte.

Ibaiuda Jaialdia gaur arratsaldeko 19:00etan hasiko da soul musika eta musikako tailerrekin: musikatresna kreazioa, musika ipuin elkarreragilea eta gorputz perkutsioa. Gauan, 21:00tik aurrera, Euskal-irlandar folka, son kubatarra eta txalaparta-dultzaina-djembe fuisoekin gozatu ahal izango duzue. 12:00etatik 03:00etara, rock, ska eta reggae musika. Azkenik, DJ Txumasketak bukatuko du gaua.

INFORMAZIOA:

Artisau Azoka

Tokia: Espejoko pilotalekua.

Eguna eta ordutegia: Uztailak 19, larunbata, 11:00tik 14:00etara

Antolatzailea: Artesanos Merindades y Productores de Añana

Laguntzen du: Espejoko Administrazio Batzarrak

Kartela

Ibaiuda Jaialdia

Lekua: Berantevilla

Eguna eta ordutegia: Uztailak 19, 19:00tik aurrera.

Antolatzailea: Berantevillako Mendi Kluba.

Laguntzen du: Berantevillako Udaletxeak eta Administrazio Batzarrak

Web //   Kartela

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es