Añana Tourism
Uztailaren 12an, Gatzaren Azoka eta “Gatz Haranaren memoria” argi eta soinuzko ikuskizuna

Añana herri arabarrak Gatzaren Azokaren beste edizio bat ospatuko du uztailaren 12an, Añanako Gatz Harana Fundazioak, Añanako Udalak eta Gatzagak Elkarteak antolatuta.

Ekitaldien egitarauaren baitan, larunbat arratsalde-gauean garatuko dena, besteak beste, artisautza-azoka egongo da; Arabako produktu gastronomikoen erakusketa eta salmenta; gatz-bolo txapelketa, Añana herrian zeharreko bisita antzeztuak; haurrentzako jolas, tailer eta puzgarriak; gatz-barbakoa; eta kontzertuak.

Ekitaldi nagusia “Gatz Haranaren memoria” argi eta soinuzko ikuskizuna izango da: herriko boluntarioek gatzagen historia antzeztuko dute larrainetan bertan, Historiaurretik eguneraino. Obrak, ordu eta erdi iraungo duenak, gatzagetako jarduerak behera egin izanaren ondorioz Añanatik urrun hazitako gatzagetako langile baten bizitza kontatzen du. Gatz Harana berriz ere une distiratsua bizitzen ari dela jakiten duenean, oroitzapenak gogora etorri eta herrira itzuliko da bere haurtzaroaren bereizgarri izandako paisaiatik ibiltzeko.

Ikuskizuna 22:30ean hasiko da, eta sarrerak salgai daude dagoeneko. Aurretik erosiz gero, 8 euro balioko du, eta emanaldiaren egun berean eskuratuz gero, 9 euro. Jesarlekurik okupatuko ez duten 3 urteko edo gutxiagoko haurrak dohainik sartu ahal izango dira.

Leku-kopurua mugatua da eta sarrerak agortu egiten dira, beraz, sarrera aldez aurretik erostea gomendatzen da, dela webgunean (www.vallesalado.com), dela Gatz Haraneko Bisitarien Gunean.

Asteburu osoan, Añanako Gatz Haranak bisita gidatuen eskaintza areagotuko du, eskariari aurre egiteko. Eskaintza 10:00etatik 20:00etara hedatuko da: 11:00etan eta 17:00etan, gatz-tailerrak egingo dira; 12:30ean eta 17:30ean, iturburuak bisitatu ahal izango dira, edo ekoizpen-bisita egin; eta 13:30ean eta 18:30ean, Añanako gatza dastatzeko aukera izango da gatz-dastaketa batean.

Informazioa

Sarrerak www.vallesalado.com webgunean eta Gatz Haraneko Bisitarien Gunean daude eskuragarri. Bisitak www.vallesalado.com webgunean edo telefono-zenbakira deituz erreserba daitezke.

Iturria: Gatz Harana



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es