Añana Tourism
Asteburu honetan Gatzaren Lehen Zientzia Jardunaldiak

Eusko Ikaskuntzak, Añanako Udalak, Gatzagak gatzagileen elkarteak eta Añanako Gatz Harana Fundazioak antolatuta, irailaren 27 eta 28an Gatzaren inguruko lehen Zientzia Jardunaldia izango da Gesaltza-Añanan.

Deialdi hau Gesaltza-Añanako Erret Zaldun Oinordekoen Komunitatearen foru eta pribilegioen 900. urteurrenean egin da. Jardunaldien helburua gatzaren trataerari buruzko lan edo proiektuen inguruko eta hauen garapen historikoaren azterketa eta eztabaida izango dira, orientabide teoriko eta metodologiko desberdinetatik.

Bi egunetan zehar espezialistek Añanako bederatzi mendetako historia eta gatz tekniken garapenen alderdi desberdinak aztertuko dituzte.

EGITARAUA
2014.09.2. Larunbata

Harrera eta ongietorria

Salinas de Añana y sus fueros: orígenes de una villa medieval
César GONZÁLEZ MÍNGUEZ. Erdi Aroko Historiako Katedraduna. EHU

Innovación social y patrimonialización participativa en Salinas de Añana
Eugenio RUÍZ DE URRESTARAZU. Geografian doktorea. Eskualdeko Azterketa Geografikoko katedraduna. EHU

Los Sarmiento, Condes de Salinas
Hegoi URCELAY GAONA. Erdi Aroko Historian doktorea. EHU

Arqueología, paisaje y arquitectura del Valle Salado de Añana
Alberto PLATA MONTERO. Arkeologian doktorea. EHU

2014.09.28. Igandea
Del recurso natural al patrimonio: la lectura del paisaje de Salinas de Añana
Orbange ORMAETXEA ARENAZA. Geografia Doktorea. EHU

Documentación salinera en Internet
Jesús SOBRÓN ORTIZ. Historian Doktorea. Arabako Foru Aldundiko Artxiboen Zerbitzuko Burua.

El entroje: una tradición salinera de permanente arraigo
Valentín ANGULO PÉREZ DE NANCLARES. Gatzagak gatzagileen elkarteko presidentea (Gesaltza-Añanako Erret Zaldun Oinordekoen Komunitatea)

Recuperación integral y puesta en valor del Valle Salado de Añana: un proyect) o turístico, cultural, social y económico muy rentable
Roberto LÓPEZ DE EGUILAZ FERNÁNDEZ. Añana Gatz Harana Fundazioaren zuzendari gerentea

Ondorioak eta jardunaldiaren itxiera



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es