Añana Tourism
Igande honetan, Irailak 7, XXIII. Angostoko Azoka

Hurrengo igandean, Irailak 7, XXIII. Azoka ospatuko da Angostoko zelaietan.

Igande goizean zehar, paisaia bukoliko honek eskainiko dizkie bisitariei era guztietako produktuak, denak bertakoak edo hurbil dauden probintziakoak: nekazarien eta abeltzainen tresnak eta erremintak, Boilur Arabako Elkarte Gastronomikoak prestatutako txahal patatekin doako dastaketa… Gesaltzako txarangak animatuko ditu salmenta-postu ezeberdinak: taloak, arabako patata beteak, Santutegiko taberna edo Añana-Gesaltzako Kultur Elkarteko txozna.

Horrez gain, artisau berri gehiago egongo dira. Alde batetik, nekazaritzako elikagaiak: Idiazabal gaztak, Arabako Errioxako ardoa, euskal pastela, hestebesteak, eztia, sagardoa eta garaiko barazkiak. Beste aldetik, eskulangileak: bitxiak, larrua, saskigintza, zintzarriak, egurra…

Angostoko azoka hasi zen erdi aroan abeltzainen moduko azoka, baina 60 hamarkadan, landako mekanizaioarekin batera, desagertzen hasi zen. Halere, orain duela 23 urte, Añanako Landa Garapenerako Elkarteak gertakizun hau berreskuratzea erabaki zuen helburu anitzekin:

  • Landako bizitza hiriko biztanleriari hurbiltzea.
  • Elikagaien ekoizleei bere produktuak zuzenean saltzeko aukeraematea.
  • Eskualdea eta bertako baliobide turistiko eta naturalak ezagutaraztea.
  • Eskualdeko herrien arteko jai-giroko topalekua izatea.

Aurten 6.000 pertsonatik gora espero dira, aurreko urteetan baino gehiago eguraldi onari esker. Horretarako, antolatzaileak aparkaleku asko prestatatu ditu.

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es