Añana Tourism
Larunbatean, 2014ko uzta-bilketaren amaiera, Gesaltza Añanan

Larunbatean, irailak 13, 2014ko gatz-biltegiratzearen eta bilketaren amaiera jaia egingo da Gesaltza Añanan. Hainbat ekitaldi izango dira, 10:00etatik aurrera; hasteko, txandak gatza biltegiratzera deituko ditu “Añanako Errege Gatzagen Jaun Oinordekoen Komunitatearen Bandoak”. Hortik aurrera, hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera egongo da, ondorengo hauetaz, besteak beste:

10:00 Añanako Errege Gatzagen Jaun Oinordekoen Komunitatearen Bandoak gatza biltegiratzera deituko ditu txandak (Gesaltza Añanako kale guztietan).

11:30 Azken gatza biltegiratzeko deia eta albillo eta gaileta dastaketa (Plaza).

12:00 Irteera Añanako Gatz Haraneko (torcotik) gatz biltegietara eta gatzaren biltegiratzearen inguruko azalpen komentatua (Añanako Gatz Haraneko harmailak).

12:30 Añanako Errege Gatzagen Oinordekoen Komunitateko Jaun berriaren izendapena Alberto López de Ipiña Samaniego jaunari (Añanako Gatz Haraneko harmailak).

12:45 Gatzgileen kantuak eta gatz-bilketarako txandak herriko biltegietara laguntzea (Añanako Gatz Haraneko harmailak).

13:30 Gesaltza Añanako herri dantzak (Plaza).

14:00 Hamaiketako vermut eta dantza Añana-Gesaltzako musika taldearekin (Plaza).

18:00 Tomatina erakusketarekin eta tomate-lehiaketa(Plaza).

Ezin duzu jaia galdu!

Kartela hemen deskargatu



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es