Añana Tourism
Hegaztiak, paisaiak eta timelapseak erakusketa

Valderejoko Parketxean, Zentroan, “Hegaztiak, paisaiak eta timelapseak” erakusketa ikusgai izango da urtarriletik aurrera.

Avis Produkzioak-ek laga du argazki erakusketa, eta naturan gertatzen diren hainbat sekuentzia biltzen ditu.

Valderejoko Parketxean, Lalastran, “Hegaztiak, paisaiak eta timelapseak” erakusketa ikusgai izango da ostiral honetatik, urtarriletik apirilera arte.

Avis Produkzioak-ek laga du argazki erakusketa, eta naturan gertatzen diren hainbat sekuentzia biltzen ditu; izan ere, timelapse teknikaren bidez, hegazti espezie batzuen ekintzak eta landareen eta paisaien denboraren igarotze prozesuak atzeman dira.
Erakusketa hainbat ekintzaren arabera antolatuta dago, zeinetako bakoitzari argazki bat baino gehiago atera zaion. Horri esker, irudi bakar batekin islatu ezin diren une bereziez gozatuko du ikusleak. Funtsean, naturan bizi diren istorioak eta istantak dira.
INFORMAZIOA:

Noiz? Urtarriletik apirilera

Non? Valderejoko Parketxea

Egilea: Avis Producciones

Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia

Kartela



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es