Añana Tourism
Santa Katalina lorategi botanikoaren eta Gatz Haranaren arteko hitzarmena

Santa Katalina lorategi botanikoak eta Gatz Haranak sinatu duten hitzarmenak baimenduko zaitu natura eta gizarte arteko sortzeko harremanak ezagutzeko.

Badaiako mendizerran urte askotan altxar bat gordeta egonda: Santa Katalina monastegiaren aztaruan naturaren zenbait elementoek lagundu zuten harria sendo mantentzeko. Urte asko pasatu ondoren hango altxurra gizonaren begi bistan gelditu zen.

Gaur egun bertako landareena eta Santa Katalina lorategi botanikoa da bertan botanika eta historiarekin goza daiteke.

Bertatik ibilbidea eginez landare mota asko ikus dezakegu ingurunekoak eta toki urrutikoetatik ekarritakoak, argentinako kaktusak, chileko araukariak, Zelanda Berriko iratze-zuhaitza, Besteren artean.

Gatz Harana Monumentu historiko deklaraturik dago. Mazelan dagoen hiruki itxurako azalera bat da, haran estu batean txertatutako maila ezberdinetan dauden larrainez osoturik. Gatzaren inguruko jarduera, IX. mendetik aurrera dokumentaturik dagoena, gaur egungo egitura osotuz joan da haranaren muturrean Santa Engracia izeneko salmuera iturburuaren ondoan jaiotzen den Muera ibaiaren ibilbidean zehar orografiara moldatzen diren 5.000 plataforma baino gehiago egonik. Añanako gatza lortzeko prozesua lurrunketaren bidez egiten da eta udako hilabeteetan burutzen zen. Gatzaren merkataritzak garrantzi estrategiko handia izan zuen XIX. mendeko erdialdean elikagaiak kontserbatzeko zuen garrantzia zela eta. Haren produkzioa 60 hamarkadatik aurrera oso azkar gutxitzen hasten da errentagarritasun ekonomikoaren faltagatik. 2001 urtetik aurrera Gatz Haranaren Berreskuratzeko Plan Zuzentzaile Integralean lan egiten da, diziplina anitzeko talde batek egina eta erakunde eta elkarte askoren elkarlana eskatzen du. Gainera, Gidatutako Bisita Programa bat burutzen da, bisitariak Gatz Haranaren berritze integralaren prozesua ezagutzeko aukera izanik. Gatz Haranera egindako bisitaren ikuspegia “publikoari irekitako” berriztatze proiektu legez aurkezten da, prozesu dinamiko batean murgildurik.

DENBORALDIA:

Martxoaren 30tik irailaren 12ra arte.

PREZIOAK:

Helduak: 8 €

Taldeak (+10): 7 € bakoitza.

12 urte baino gutxiagoko umeak (heldu batekin): 0 €

Eskolako taldeak (30 ikasle gehienez): 100 € (monitoreak dohainik)

*Deskontuak ezin dira pilatu beste eskaintza batzuekin.

BISITA GIDATUAREN IRAUPENA:

Gatz Haranaren bisita: ordubete.

Santa Katalina Lorategi botanikoaren bisita: ordubete

EZINBESTEKO BETEKIZUNAK:

Aurretiko erreserba bai Gatz Haranean bai Santa Katalina Lorategi Botanikoan egitea.

Gatz Haranera 15 minutu lehenago joatea.

GOMENDIOAK:

Udan oinetako erosoak eramatea, hidratazioa eta eguzki kontrako babesa.

ERRESERBAK:

• Gatz Harana: 945351111 / reservas@vallesalado.com

• Santa Katalina: 680470146 / jardincatalina@gmail.com



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es