Musika eguna Gaubean
Aurten gaubean musikaren eguna ospatu nahi dugu. Horretarako hurrengo ekintzak antolatu ditugu :
- Maiatzaren 22an, ostirala, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara, Gaubeako Udal Liburutegian Bio-musikaren tailer bat aurkeztuko da. Familian egin beharreko ekintza bat da. (Nagusiek, umeek eta nerabeek parte hartu dezakete ).
Bio-musika, familiek musikaren bitartez espazio ludiko eta lasaigarri bat bilatzean datza modu dibertigarri batean.
Tailer hau Sonia lopez quintanak zuzenduko du. (Musikoterapeuta)
- Maitzararen 23an, larunbata arratsaldeko 19:00etan, Gaubeako udaletxeko areto nagusian, Sabin Salaberrik (Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Kontseiu artistikoko partaidea eta konposizioan eta pianoan tituluduna) hitzaldi-kontzertu bat eskeniko du: “ Musika konpositore lanbidea. Nola idatzi soinuak paper batean”.
- Maiatzaren 23an, arratsean, 20:30etan, Agostoko “la gruta” Piano-tabernan, Lantarongo Txema pianojolearen emanaldia izango dugu: “ Entzuteko eta dantzatzeko betiko musika”
Parte hartzera Animatu zaitezte ¡!!! Musika-besarkada bat jaso musika kutxatxorik gabe