Añana Tourism
Urbina Basabe ikusteko bisitak hasten dira

Larunbat honetan, ekainak 3, hasten dira aurten ere Urbina Basabe ezagutzeko doako bisita gidatuak.

Urbina-Basaben Arabako Urbina edo Ortiz de Urbina leinuaren enborreko abarraren etxebizitza izan zen multzo arkitektonikoa aurkitzen da. Eraikina izaera erlijiosoa, administratiboa eta erresidentziazkoa zuen behe erdi aroko zentroa izan zen. Beste eraikin baten gainean XII. Mendearen bukaeran altxatutako San Pedro izeneko eliza monasterioa, tenpluari atxikitako defentsarako dorrea eta ondoan dauden garrantzi gutxiagoko beste eraikin batzuk osotzen dute multzoa. 1458 urtean egungo itxura hartu zuen eta XVI. mende hasieran egungo kanpai horma exentua eraiki zen, Kuartangoko haranean daudenen antzerakoa. Gaur egun erakusketa aretoak dauzka bertan multzoaren berreskurapen berrian aurkitutako materialak erakusten direlarik.

VISITA GIDATUAK

Ekainak 13tik irailak 13ra:

Larunbatetan: 11:30etatik 14:30etara eta 16:30etatik 19:00etara.

Igandetan eta jai egunetan: 11:30etatik 14:30etara.

Bisita doakoak.

Informazio gehiago: Urbina Basabe

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es