Añana Tourism
II. Mendiko Erdi Maratoia Gatz Haranean

Gatz Harana Mendiko Erdi Maratoiaren agertokia izango da irailaren 20an eta 400 partaide biltzea izango du helburu. Probak mendi-ibilbide luzeagoa izango du eta atletek Gatz Harana osoa (1.685 metro) egingo dute helmugara iristeko. Izena webgunean eman daiteke, 23 euroan federatuek eta 25 euroan federatu gabeek.

Horietako garrantzitsuenak probaren ibilbidearekin lotuta daude. Distantzia berbera izango da: 21 kilometro Añanako parajeetan zehar, baita 1.300 metroko desnibel positiboa ere. Hala ere, eta lehen edizioko parte-hartzaileen iritziak aintzat hartuta, pistako kilometro batzuk kendu eta mendiko gehiago jarri dira ibilbidea interesgarriagoa izan dadin.

Berritasunik garrantzitsuena probaren amaierari eragiten dio, atletek aurten Gatz Harana osoa egingo baitute, bisita gidatuek egiten duten ibilbide bera, 1.685 metro guztira. Bisitarien Gunetik sartu, ur gaziko iturburuetaraino igo eta Quintanako kanala paraleloan jaitsiko dute helmugara heltzeko, ontziratze-eremuaren ondoan, harmailetan, egongo dena. Aparteko esperientzia izango da partaideentzat, paraje paregabean korrika egiteko aukera izango dutelako, perimetroan pilatuko den jendearen eta gatzagetako harmailetako ikusleen begiradapean.

Antolakuntzak 5 anoa-postu aurreikusi ditu, eta 3 ordu eta 30 minutuko gehieneko iraupena, kontrolez kanpokoak ekiditeko. Lasterketa 09:30ean abiatuko da Añanako plazatik eta Cantoblanco, Arbígano eta La Atalayako parajeetatik igaroko da.

Probaren antolatzaileek 400 atletaren partaidetza aurreikusi dute. Lehen edizioan, iaz, itxaropen guztiak gainditu eta hamar autonomia erkidegoko baino gehiagoko 280 parte-hartzaile bildu zituzten. Irabazleak, Oscar Pérez de Nanclares (gizonezkoen kategoria) eta Marta Castilla (emakumezkoen kategoria), Martín Fizekin batera egon dira gaur probaren aurkezpenean.

Beste berritasun bat da aurten egun horretan bertan, irailaren 20an, haurrentzako proba bat izango dela Gatz Haranaren barruan. Kasu horretan, izen-ematea doakoa izango da eta egunean bertan antolakuntzak Añanako plazan prestaturiko kontrolean egin ahal izango da.

Mendiko Maratoi erdiarekin batera, Korrikalariaren eta Gastronomiaren II. Erakustazoka izango da Añanan egun horretan bertan; Trail Running-arekin lotutako markek zein tokiko ekoizleek euren produktu eta zerbitzuak erakutsiko dituzte. Hala, kirolak, gastronomiak, kulturak eta turismoak bat egingo dute ingurune paregabean.

Interesa dutenek www.vallesalado.com webgunean eman dezakete izena, baita 945 35 14 13 telefono-zenbakira deituta ere. Lasterkari federatuek 23 euroan eman dezakete izena eta federatu gabeek, berriz, 25 euroan. Parte-hartzaile guztiek lasterkari poltsa bana jasoko dute, 50 euroan baino gehiagoan zenbatetsia.

Informazio gehiago eta izen-emateak: www.vallesalado.com · 945 35 14 13

 

 

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es