Añana Tourism
Umeentzako tailerrak Gaubeako Liburuaren Egunean

Gaubeako Udal Liburutegitik sormen literarioa bultzatzeko asmoz, 6 eta 12 urteren arteko haurrei zuzendutako idazketa tailerra antolatu dugu.

Tailerra honetan datza: irla fiktizio bat eta bertan dagoen guztia sortzean. Aipatutako egoera horretatik abiatuta, hainbat egoera irudikatuko ditugu eta parte-hartzaile bakoitzak bere bizipenak kontatu beharko ditu.

Ekintza horren bidez honako helburu hauek lortu nahi ditugu: lehenik eta behin, parte-hartzaileek irudimena garatzea; bigarrenik, jolasen bidez ikastea; eta azkenik,  idatzizko eta ahozko adierazpena hobetzea.

Tailerraren gaia bidaia bat izango da; irla batean hegazkin batek nahitaezko lur-hartze bat egin behar du etaEz dugu inorekin komunikatzeko aukerarik! Ahozko eta idatzizko adierazpenaren bidez gure pertsonaiak sortuko ditugu, eta haiek jokatuko luketen bezala jokatuko dugu (guk gu izateari utziko diogu, haiek izatera pasatzeko). Gauzak horrela, irlaren mapa sortuko dugu, Irla esploratuko dugu eta aurrera egiteko eta istorioari amaiera emateko plana sortuko dugu.

Lekua : Gaubeako Udal Liburutegia. Parte hartu nahi baduzu, eman izena Liburutegian.  Pertsona-kopuru mugatua

Egunak:

-Apirilaren 19an eta 26an, asteartetan, 17:30etik 19:30era (6 eta 8 urte bitarteko umeentzat. Lehen Hezkuntza 1. eta 2. mailak)

-Apirilaren 15ean eta 22an, ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara (8 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Lehen Hezkuntza 3., 4., 5., eta 6. mailak)

 

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es