Añana Tourism
MagialdiAraba-k magia ekartzen du Añanara

Bata bestearen osteko bigarren urtea izango da hau magia Arabako hainbat herritara iritsiko dena, Gasteizera arribatu aurretik Magialdiaren XXVIII. aldira. Magia jaialdi dagoeneko finkatu hau 2015ean hasi zen, Arabako Ilusionisten elkarteak Arabako Foru Aldundiarekin batera antolaturik Magialdiarabaren lehenbiziko edizioa; oraingo honetan, Vital Fundazioarekin batera, ibilbide luzeagoa egingo du lurraldean zehar, are hamaika herritara ere iritsiz.

Magialdiarabaren aldi berri hau irailaren 1ean hasiko da Okondon, eta lehenbiziko 11 egunetan zehar, Gesaltza Añana, Maeztu, Zalduondo, Luiaondo, Lapuebla, Dulantzi, Gaubea, Izarra eta Bastida igaroko ditu, harik eta Bernedon amaitu arte. Horietako bakoitzean, magia tailerrak izango dira, eta ondoren ikuskizun bana, txikienen eta haien laguntzaileen lilura eta gozamenerako.

 

Tokia                                                          Data              Tailerra           Ikuskizuna

Gesaltza Añana (Gatz Harana)                  2/9/2016       18:00                20:00

Uribarri Gaubea (Liburutegia)                  8/9/2016        18:00               20:00

 

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es