Añana Tourism
Ekoibilbideek Valderejo eta Izkin gauzatuko den fruta arbolen berreskuratze proiektua ezagutaraziko dute

Laboratutako biodibertsitatea Arabako Parke Naturaleen historia da. Horregatik, 2007. urtetik aurrera eta Euskadiko Hazien Sarearekin elkarlanean, Valderejo eta Izkiko ondare genetikoa gordetzen saiatzen ari da, bizirik jarraitzen duten fruta arbola zaharrak bilatuz, materia begetatiboa zainduz eta hazitegiak eta fruta-ortuak sortuz, hauen bidez auzotarrek bertako fruta arbolak erabiltzeko aukera izan dezaten, eta ingurumen hezkuntzako baliabide gisa ere erabili ahal izateko.

Pasa den urteetan, hitzaldiak, inausketa-tailerrak eta auzotarren artean zuhaitzen babesa-kanpainak sustatu dira. Aurten, proiektua bisita gidatuen bitartez ezagutzera eman nahi da, “ekoibilbideak”, baina irisgarritasun ikuspegi batetik. Partaideek esperietzia inklusibo batetan murgiltzeko aukera izango dute, mugikortasuna arazoak ekiditeko lur orotara amoldatutako gupildun aulkiak erabiliz, Azeri Natura eta Orixol Elkartearekin elkarlanean.

Ekintza Zaraten hasiko da 18:00etan eta 22:00etan bukatuko da. Irteeran 10 kilometro egingo dira guztira (zailtasun ertaina).

 

Urriak 16: Izki

Apinaiz herritik abiatuta, ehun urtetik gorako gaztainondoak eta sagorrondo zaharrak bisitatuz.

 

Urriak 22: Valderejo

Lalastrako parketxetik abiatuta, ezkutuan dauden fruta arbola zaharrak ezagutuz eta fruta-ortuak bisitatuz.

 

Informazio eta erreserbak:

VALDEREJO:

945 35 31 46

parquevalderejo@parques.araba.eus



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es