Añana Tourism
Santa Katalina Lorategi Botanikoak Euskadi Turismoko Lehiakortasunari Turismo Saria jaso DU

Iñigo Urkullu lehendakaria aurten Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismo  Sarietako bat jaso duen Santa Katalina lorategi botanikoan izan da gaur. Ekimen publikoari eta pribatuari esker bost mende luze dituen leku hau berreskuratzea lortu duen proiektu honen berritasuna eta sormena azpimarratu ditu Urkulluk.

Iruña Okako alkate Javier Martínez eta Santa Katalina Lorategi Botanikoaren Lagunen Elkartearen arduradun Paco Antunez ere ekitaldian izan dira. Bertaratu direnek Santa Katalina lorategi botanikoa eta izen bereko jauregi-komentuaren aiurriak bisitatu ahal izan dituzte.

Tresponde herritik 500 metrora dagoen gune hau Iruña Okako Udalarena da eta 2013tik dago zabalik aisiarako, kontserbaziorako eta naturaz gozatzeko topaleku moduan. Eremuak 32.500 metro koadro ditu guztira, harrizko hesi batek inguratzen du eta garai bateko jauregi-komentuaren aiurriak eta hainbat arte hartzen ditu bere baitan.

Lorategia kudeatzeaz Sidalava (Arabako Hiesaren kontrako Batzordea) arduratzen da 2013tik, eta gizarte-egoera ahuletan dauden pertsonak gizarteratzeko eta lan munduan sartzeko erreminta gisa erabiltzen du. Elkarte honen jarduera lau esku-hartze ildotan garatzen da: GIBaren/Hiesaren arloa, prostituzioaren arloa, kartzelaren arloa eta gizarte-bazterketaren arloa.

Lehendakariak duela gutxi Eusko Jaurlaritzaren 2016ko Turismo Saria jaso duen “bitxi berreskuratu” honen balioa azpimarratu du, eta, aldi berean, ekimen publikoaren eta pribatuaren artean, besteak beste, historiaren, kulturaren, ingurumenaren eta turismoaren ikuspegitik erakargarria den eremu bat sortzeko elkarlanean egindako lana balioetsi du.

Alde horretatik, proiektuaren izaera berritzailea eta sormena, ekimenaren dinamismoa eta bizitasuna eta eremua berreskuratzeko lanean aritu direnen konpromisoa aitortu ditu. “Proiektu berean gizartearekiko, kulturarekiko eta naturarekiko konpromisoa bateratzeko gai izan zarete”, erantsi du.

Informazio gehiago: LINK

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es